11:53

Ekonomia

LAN ERREFORMA

Euskal hitzarmenen lehentasuna bermatuta dago estatukoen aurrean, Bizkaiko patronalaren arabera

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Cebek patronalak ez du ulertzen EAJk eta EH Bilduk lan erreformaren aurka agertu duten jarrera. Ostegunean egingo dute lan erreformaren bozketa Diputatuen Kongresuan eta EAJk eta EH Bilduk ezezkoari eusten diote.

1:11
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cebek Bizkaiko patronalaren arabera, euskal hitzarmenen lehentasuna bermatuta dagoen estatukoen aurrean, idatziz, 2017tik, eta praktikan. Hori dela eta, ez du ulertzen EAJren eta EH Bilduren jarrera. Ostegunean egingo dute lan erreformaren bozketa Diputatuen Kongresuan, eta, gaur-gaurkoz, EAJk eta EH Bilduk ezezkoari eusten diote.

EAJk hitzarmen autonomikoen lehentasuna bermatzea nahi du. EH Bilduk ere bat egiten du eskaera horrekin, baina harago doa eta gaur egungo lan erreforma bertan behera uzteko eskatzen du. Gaur egun indarrean dagoen lan erreforma PPren gobernuak onartu zuen, Rajoyk gehiengo osoa zuenean.

Ekonomiaren errepasoa egiteko deitutako prentsaurrekoan, lan erreformaren inguruan Espainiako Gobernuak, patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek lorturiko akordioaren garrantzia azpimarratu dute Carolina Perez Toledo Cebekeko presidenteak eta Francisco Javier Azpiazu idazkari nagusiak.

Cebekeko ordezkariek azaldu dutenez, Confebask EAEko patronalak gehiengo sindikalarekin akordio bat sinatu zuen 2017an euskal hitzarmenak lehenesteko, eta, beraz, "euskal lan esparrua babestuta dago".

Francisco Javier Azpiazuk ondorengoa esan du: "Ez dugu zalantzarik prebalentziari buruz. 2017ko lanbide arteko akordioak, mugagabea denak, Euskadin sinatutako akordioak aplikatzeko lehentasuna bermatzen du estatu mailako beste edozeinen gainetik".

Perez Toledoren eta Azpiazuren esanetan, akordioa azpimarratu egin behar da: "Ez da enpresek proposatuko genukeen lan araudia, baina uste dugu azpimarratzekoak direla akordioa, adostasuna eta gizarte eragileek muturreko posizioetatik alde egiteko eta adostasunak aurkitzeko erakutsi duten gaitasuna". "Euskadin nahiko genuke akordioak lortzeko aukera hori izatea gehiengoa duten sindikatuekin", esan du Cebekeko presidenteak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena