12:24

Ekonomia

Aldarrikapen Eguna

LABeko hainbat militante Adegiren egoitzan sartu dira, lan erreformaren aurka protesta egiteko

EITB MEDIA

Gipuzkoako Enpresen Elkarteak gaitzetsi egin du "LABek indarrez egin duen erasoa", eta iragarri du salaketa jarriko duela.

1:38
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

LAB sindikatuko hainbat militante Adegi Gipuzkoako patronalaren egoitzan sartu dira Donostian, ostegun honetarako antolatutako Aldarrikapen Egunaren baitan. Kanpoaldean ere, hainbat kidek elkarretaratzea egin dute. Gipuzkoako hiriburuan ez ezik, eskualdez eskualde beste hamaika ekimen antolatu dituzte.

Horiekin asmo zuten "Madrildik inposatutako lan erreformari ezezkoa ematea". "Egin dezagun posible Euskal Herrian" eta "Lan erreformari ez" leloei eutsita, patronalari eskatu diote lan erreforma errefusatzeko eta enplegu duinaren alde egiteko. 

Militante guztiak Adegiren egoitzatik aterarazi dituzte 12:00ak aldera, eta borroka sindikalaren aldeko oihuak lagun irten dira handik, modu baketsuan.

"LABek patronalari esan nahi dio lan erreforma honekin Euskal Herrian ez dela bake sozialik egongo", azaldu du sindikatuak ohar batean.

Mobilizazioaren jarraipena @LABsindikatua twitter kontuan.

"Egoitzan jasandako erasoa" salatu du Adegik

Gipuzkoako Enpresen Elkarteak salatu egin du ostegun honetan LABek bere egoitza "indarrez hartu izana".

Ohar batean, "irmoki gaitzetsi" du LABen goizeko ekintza, patronalaren "jardunean eragina" izan duela arrazoituta. "Etxeko langileengan nahiz formakuntzan ditugun ikasleengan izan du eragina", kritikatu du.

Ildo horretan, azpimarratu du berrogei urte dituela Adegik, eta hastapenetatik erakutsi duela elkarrizketaren bidez akordioak lortzeko jarrera eta gaitasuna dituela. Modu horretan, berretsi du "demokrazian lan aldarrikapenek badituzte defentsarako beste bide batzuk, elkarrizketa soziala eta hitzarmenen negoziazioa, adibidez". Halaber, adierazi du manifestaziorako eskubidea ere badagoela.

Gauzak horrela, iragarri du salaketa jarriko duela gaur goizean "jasandako erasoagatik", eta itxaropena duela gisa horretako ekintzak ez errepikatzeko.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena