16:43

Ekonomia

Pieza hornidura arazoak

Sindikatuek lan erregulazioa errefusatu dute, Mercedesek % 10eko soldata jaitsiera planteatu duelako

EiTB Media

Zuzendaritzak aurkeztutako aldi baterako lan erregulazio espediente berria errefusatu dute Gasteizko Mercedes lantegiko sindikatuek, aurrekoaren baldintzak kaskartzen dituelako.

  • Gasteizko Mercedes lantegia. Argazkia: EFE

    Gasteizko Mercedes lantegia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zuzendaritzak aurkeztutako aldi baterako lan erregulazio espediente berria errefusatu dute Gasteizko Mercedes lantegiko sindikatuek, aurrekoaren baldintzak kaskartzen dituelako. Konkretuki, zuzendaritzak % 10eko soldata jaitsiera planteatu du espediente berrian, aurrekoan bezala pieza hornidura arazoak argudiatuta, CCOOko ordezkari batek eitb.eus-i azaldu dionez.

Enpresa-batzordea eta zuzendaritza bigarren aldiz bildu dira ekainera arteko 30 eguneko lan erregulazio berria negoziatzeko. Abenduaren 31an aurreko espedientea bukatu ondoren, iragan astean berria aurkeztu zieten sindikatuei.

CCOOko ordezkariak zehaztu duenez, enpresak "behin betiko eskaintza" % 10eko soldata jaitsiera batekin aurkeztu du. Zuzendaritzaren esanetan, hornidura arazoek "kostuak areagotzen" dituzte.

2021ean ekoizpen programa murriztu zen pieza hornidura arazoaren ondorioz, eta kostu logistikoek gora egin dute; ondorioz, baldintza berdinak mantentzea bideragarria ez dela argudiatu du enpresak, sindikatuen arabera.

Zentzu horretan, aurreko lan erregulazioan langileek soldataren % 80 kobratu zuten, eta oporren eta ordainsarien % 100; oraingoan soldataren % 70 nahi dute, oporrak eta ordainsariak bere horretan mantenduz.

Espedientea negoziatzeko epea otsailaren 4an bukatzen da. Zuzendaritzak akordio bat lortzea espero du, baina otsailaren 4an kontsulta epea adostasunik gabe amaitzen bada erregulazioa "ordainik gabe" aplikatuko dela ohartarazi du.

Bestalde, UGTk uste du egoera ekonomiko eskasa "ezin dutela langileen soldatek ordaindu". Baldintza horiek aplikatzen baldin badira kolektibo batzuek sufrituko dute, sindikatuak kritikatu duenez.

Egutegia eta datorren asteko ekoizpena

Aldi baterako lan erregulazio espedientea negoziatzeko bigarren bilera egin dute goizean. Batzarrean enpresak jakinarazi du "egun ekoizpena datorren asteko bi egunetan soilik izango dela bermatu daitekeela", UGTk aurreratu duenez.

Hala eta guztiz ere, ez da behin betiko erabakia, eta ostegun honetan baieztatuko dute agiri ofizial batean, "hornidura erakartzeko azken saiakeren" berri ematen dutenean.

UGTren hitzetan, testuinguru honetan "otsaileko hiru larunbat aktibatzea ulertezina da"; era berean, zuzendaritzak ostegun honetan agirian baieztatuko du.

Larunbat horietan lan egitea nahi du zuzendaritzak, aste bitartean lanegunen bat bertan behera geratzen ez bada, proiektu berriak eta aurtengo 158.000 ibilgailuen produkzioa bermatzeko, erantsi duenez.

Ondorioz, osteguneko bileraren zain egon beharko da, datorren aste osoan ekoitziko duten jakiteko.

Erdieroaleen hornidura krisiak geldialdi ezberdinak eragin ditu azken hilabeteetan Gasteizko lantegian. Euskadiko enpresa handiena da; izan ere, 5.000 pertsona ingururi lanpostu zuzena ematen die.

Azken geldialdi garrantzitsua urte bukaeran izan zen, abenduaren 17tik urtarrilaren 3ra arte. Helburua piezak pilatzea izan zen txipen hornidura faltaren aurrean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena