11:55

Ekonomia

BOEn argitaratu da

Ogasunak ikertzen dituen kontuak 'zerga amnistiatik' at geldituko dira

Erredakzioa

Dagoeneko ikertzen ari diren edota ikertuko direla iragarri diren kontuak, zerga amnistiatik kanpo geldituko dira.

  • Cristobal Montoro Ogasun ministroa. Argazkia: EFE

    Cristobal Montoro Ogasun ministroa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gobernuak onartu duen zerga amnistiak ez ditu kontutan izango dagoeneko Ogasunak ikertzen dituen kontuak, gaur Estatuko Aldizkari Ofizialak argitaratu duenaren arabera.

Cristobal Montoro Ogasun ministroak ostiral honetako ministroen kontseiluan iragarri zuen neurria.

Zerga amnistia deklaratu gabeko errentak erregularizatzeko helburuarekin ezarri dute, atzerrian zein Espainian dauden ondasunak azaleratzeko. Trukean, legeztatu nahi duten ondasunen edo diruaren %10 ordaindu beharko diote zergapekoek Ogasunari, baina ez dute zigorrik izango. Era honetan, Gobernuak 2.500 milioi euro jasotzea espero du.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu den neurriaren arabera, Ogasunaren aurkako delituaren erantzukizun penala azkentzen da eta zergapekoari ez zaio inolako zigor edo isunik jarriko dirua edo ondasunak ezkutuan gorde izanagatik.

2012. urteko aurrekontu proiektua osatuko duen lege dekretuan sartu du Espainiako Gobernuak neurria eta Gobernuak defizita % 8,5etik, % 5,3ra jaistea espero du urte honen amaierarako, Bruselan adostu dutenarekin bat egiteko.



Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena