12:49

Ekonomia

ELKARRIZKETA

Garcia: "Lan-erreforma ez babesteko interes politikoak daude"

EiTB Media

Euskal sindikatu nagusiekin duten harremanaz galdetuta, CCOO Euskadiko idazkari nagusiak aitortu LABekin harremana badutela, baina ELArekin "batere ez". Lan-erreformaren inguruko polemikari "gezurretazko eztabaida" iritzi dio.

  • Loli Garcia, secretaria general de CCOO, hoy en Radio Euskadi. Foto: EITB Media.

    Loli Garcia, secretaria general de CCOO, hoy en Radio Euskadi. Foto: EITB Media.

    26:17 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Radio Euskadiko "Crónica de fin de semana" saioan egindako elkarrizketan, Loli Garcia CCOO Euskadiko idazkari nagusia, besteak beste, Espainiako Gobernuak aurrera atera nahi duen lan-erreformaz mintzatu da. Horren hitzetan, mahai gainean dagoen erreforma "guztiz positiboa" da, "herri honen arazo nagusietan eragina izango duelako". "Behin behinekotasuna[AEI1]  eta prekarietatea amaitzeko balioko  du. Goitik beherako aldaketa ekarriko du", esan du. Hori dela eta, ERC, EAJ eta EH Bildu taldeak erakusten ari diren jarreraren atzean "interes politikoak" daudela uste du, "erreformaren edukiarekin zerikusirik ez dutenak".

Hainbat sindikatu, tartean, ELA eta LAB, proiektuaren kontra agertzea ez dela ulergarria esan du, eta uste du sindikatu abertzaleok ez dutela onartuko erreforma positiboa dela. Gezurretan aritzea egotzi die.

Hitzarmen autonomikoak lehenesteari buruz, berriz, CCOO sindikatuko kideak uste du gai horren inguruan piztu den eztabaida "faltsua" dela, "Euskadin ez dagoelako arazorik zentzu horretan". Halere, CCOOri ere tokian tokiko hitzarmenak lehenestearen puntua jasotzea gustatuko litzaiokeela onartu du.

Euskal sindikatu nagusiekin duten harremanaz galdetuta, CCOO Euskadiko idazkari nagusiak aitortu LABekin harremana badutela, baina ELArekin "batere ez".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena