12:46

Ekonomia

Osalan

Lan osasunaren euskal estrategia berriak adina, telelana eta estresa izango ditu kontuan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Orain arte, lan arriskuen prebentzioa lanpostuan soilik oinarritzen zen. Beraz, aldaketa ekarriko du estrategia berriak, Idoia Mendia sailburuaren esanetan.

  • Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburua, aurkezpenean. Argazkia: Irekia.eus

    Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburua, aurkezpenean. Argazkia: Irekia.eus

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategia berriak (2021-2026) aldaketak ditu. Aurrerantzean, genero ikuspegia, beharginen adina, digitalizazioa eta telelanaren zabalkundea izango ditu kontuan, baita arrisku psikosozialak eta lanak eragindako estresa ere, lan munduan aurre egin beharreko erronka berrien artean.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak aurkeztu du Osalanek abenduan onartutako estrategia asteazken honetan egin duten ekitaldian. Bertan esan du legebiltzarkideen eta gizarte eragileen parte-hartzearen fruitu dela estrategia hori.

"Aldaketa dakar orain arte lan arriskuen prebentzioa lanpostuan soilik oinarritzen zelako, alegia, ez zuelako aintzat hartzen ezberdintasun fisiko eta sozialek arriskuak eta gaixotasunak ekar zitzaketela", adierazi du.

Halaber, lanpostu berriak sortzeko beharra lehenetsi du, "baina kalitatezkoak izan behar dira, eta ez edozeren truke". "Are gutxiago, pertsonen osasuna eta bizitza arriskuan jarrita. Horregatik, estrategia honekin prebentzioaren kultura zabaldu nahi dugu enpresen, gizarte eragileen eta langileen artean", azaldu du.

Bukatzeko, nabarmendu du lan-heriotzak prebentziorik ezagatik jazotzen direla.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena