08:58

Ekonomia

Aurrekontu orokorrak

2012ko aurrekontuetan BEZa ez duela igoko esan du PPk

Erredakzioa

Hala ere, Rajoyk ministerioetako aurrekontua gehiago murriztuko duela eta funtzionarioen soldata izoztuko duela esan du.

00:16
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alfonso Alonso Kongresuko PPko bozeramaileak jakinarazi duenez, Gobernuak ez du BEZa igoko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuan.

Ostiralean, Ministroen Kontseiluak aurtengo ekitaldirako aurrekontuak onartuko ditu eta Kongresura bidaliko ditu bere eztabaidarako; ildo horretan, Alonsok prentsaurrekoan argi utzi du "ez direla tasak igoko", besteak beste BEZa. Izan ere, Alonsoren hitzetan, " ekonomia ezin da gehiago garestitu".

Gobernuaren erabakia irmoa dela eta PP osoaren babesa duela esan du Alonsok; izan ere, kontsumoak behera egin du eta tasa gehiago ezartzea "kaltegarria" izango litzateke.

Murrizketak, ministerioetan

Ildo horretan, Mariano Rajoyk kontsumorako tasak igoko ez dituela berretsi du, baina ministerioetako aurrekontua % 12,5 baino % 15 murriztuko duela adierazi du.

Halaber, Gobernuak funtzionarioen soldatak jaitsi ordez izoztuko dituela esan du, "kontsumoa babesteko".

Rajoyk Seulen egin ditu adierazpen horiek, Segurtasun Nuklearreko goi-bileran. Grebaren harira, arazoak konponduko ez dituela esan du.

Bestalde, Estatuko Aurrekontu Orokorrak "oso zorrotzak, baina bidezkoak" izango direla gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena