Ekonomia
Bilera Lehendakaritzan
Agentziak | EiTB Media
Lan erreforma "adostasun sozial eta politiko handienarekin aurrera atera ahal" izateko itxaropena azaldu du Jaurlaritzak. Era berean, Confebaskek erreforma babestu du Iñigo Urkullurekin egindako bileran.
Lehendakariaren eta Confebaskeko Zuzendaritza Batzordearen arteko bilera. Argazkia: Irekia
Lan erreforma "adostasun sozial eta politiko handienarekin aurrera atera ahal" izateko itxaropena azaldu du Eusko Jaurlaritzak (EAJ-PSE). Proiektua Diputatuen Kongresuan baliozkotzeko zain, Espainiako Gobernuak, CCOOk, UGTk eta CEOE patronalak adostu zuten.
Lehendakariak eta Confebaskeko Zuzendaritza Batzordeak bilera egin dute ostegun honetan. Euskadiko patronalak erreforma babestu du Iñigo Urkullurekin egindako batzarrean.
Azken egunetan erreforma Diputatuen Kongresuan baliozkotzeko oztopoak azaldu dira; izan ere, EAJk, EH Bilduk eta Espainiako Gobernuaren ohiko beste bazkide batzuek eragozpenak planteatu dituzte.
Hala eta guztiz ere, Confebaskekin bildu ondoren zabaldutako agirian, Eusko Jaurlaritzak (EAJ-PSE) lan erreforma "adostasun sozial eta politiko handienarekin aurrera atera ahal" izateko itxaropena agertu du.
Bestalde, hitzorduan, 2022rako "aurreikuspen itxaropentsuak" daudela berretsi dute bi aldeek, baina zenbait ziurgabetasun "salbuetsi" gabe. Horregatik, patronalak eta Jaurlaritzak "zuhurtzia" mantentzea beharrezkoa dela uste dute, inflazio altua edo "koronabirusaren balizko intzidentzia mundu mailan" kontuan hartuta, Exekutiboak azaldu duenez.
"Kezkak partekatu" dituzte bileran, besteak beste, covid-19ak eragindako alta eta baja ugariak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa