Ekonomia
kontsumoa
agentziak | eitb media
Urteroko balantzea oraindik ixteko badago ere, salmenten erorialdia 2020koa baino txikiagoa izango dela espero dute, eta ez dela % 10era iritsiko. Beherapenak ostiral honetan hasiko dira.
Arropa denda bat. Artxiboko argazkia: EFE
Albisteak (1)
Bilboko Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak "saltzeko gogoz" hartuko du ostiral honetan hastekoa den beherapen aldia, baina "arduraz", uneoro covid-19aren aurkako osasun neurriak mantentzeko.
Europa Press agentziak jasotako adierazpenetan Rosa Pardo Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteko presidenteak azaldu duenez, 2021eko zifrak itxi orduko "salmenten galera nabarituko da 2019 urtearekiko, baina 2020koa baino askoz txikiagoa, zalantzarik gabe". Haren aurreikuspenen arabera, erorialdia ez da % 10era iritsiko.
Nabarmendu du 2021ean "bizkor ibili" behar izan dutela merkatariek egoerari, bezeroen eskaera berriei eta kontsumo eredu berriei egokitzeko, eta hala "saltoki lehiakorra" izaten jarraitu ahal izateko. Gaineratu duenez, "ateak zabalik jarraitzen dugunok halaxe lortu dugu".
Zentzu horretan, adierazi du saltoki kopurua "arinki" murriztu dela 2021ean, izan ere, "erorialdi esanguratsuenak 2020ko hasieran izan ziren", azken urtean "egonkortasun handiagoa" izan dutelarik. Hala, aipatu du itxi behar izan dituzten saltoki gehienak erretiroa hartzeko zorian zeuden pertsonenak izan direla, "eta aurreratzea erabaki dute, belaunaldi erreleborik ez zutelako". Oro har, jendea gai izan da, bere aburuz, "digitalizatzeko eta une berri honetara egokitzeko".
Eusko Jaurlaritzak, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarritako beherapen bonoen kanpainen funtzionamendu ona azpimarratu du Pardok, eta baietsi du merkataritza elkartetik "gogoz" hartuko dutela beherapen aldia, baina "arduraz". Edonola ere, jendeak ondo jokatuko duelakoan daude, "kontzientzia hartuta baitago edukiera errespetatzearekin, kontuz ibiltzearekin eta higiene neurri guztiak mantentzearekin".
Merkataritzari eskainitako diru-laguntzei dagokienez, deitoratu du "berandu" iritsi direla, baina ulertzen duela erakundeentzat ez dela "erraza" horiek azkar eta era eraginkorrean martxan ipintzea. Dena den, ohartarazi duenez, "murrizketa ekonomiko gogorrak pairatzen ari ziren saltokientzat, laguntzen atzerapenak garrantzi handia izan du".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa