Ekonomia
LAN ERREFORMA
AGENTZIAK | EITB Media
BOE Espainiako Aldizkari Ofizialak ostegun honetan argitaratu du Espainiako Gobernuak CCOO eta UGT sindikatuekin eta CEOE patronalarekin adostu duen lan araudi berria.
Industriako langile bat, lanean. Artxiboko argazkia: Irekia
Lan erreformaren errege lege dekretua gaur argitaratu da BOE Espainiako Aldizkari Ofizialean eta ostiral honetan sartuko da indarrean. Hala ere, enpresek martxoaren 30era arteko epea izango dute Espainiako Gobernuak CCOO eta UGT sindikatuekin eta CEOE patronalarekin adostu duen lan araudi berrira egokitzeko.
2021eko abenduaren 31tik martxoaren 30era bitartean obra eta zerbitzuengatik edo ekoizpen arrazoiengatik egindako aldi baterako kontratuek hitzartutako egunean indarrean zegoen lege araudia bete beharko dute.
Abenduaren 31 baino lehenago eginak badira, kontratu horiek eta eraikuntzako obra kontratu finkoak gehienezko iraupenera arte aplikatuko dira.
Ministroen Kontseiluak lan-merkatua erreformatzeko Lege Dekretua onartu zuen iragan asteartean, behin-behinekotasunari muga jartzeko, negoziazio kolektiboari oreka itzultzeko eta pandemian erabiltzen direnak ordezkatuko dituzten aldi baterako lan-erregulazioko espedienteak legedi arruntean sartzeko, baina helburu berarekin: kaleratzeak saihestea.
Araudi berriaren arabera, lan kontratu arrunta mugagabea izango da, eta arrazoi oso jakinekin bakarrik egin ahal izango dira adi baterako kontratuak.
Hitzarmen kolektiboen ultraktibitatea aplikatuko da berriro, hots, hitzarmen kolektibo batek indarrean jarraituko du hura berritzea negoziatzen den bitartean.
Sektoreko hitzarmenak lehentasuna izango du enpresakoarekiko. Kontraten eta azpikontraten enpresetan sektoreko hitzarmen kolektiboa aplikatuko da, enpresa horiek hitzarmen propioa dutenean izan ezik.
Kaleratzeak saihesteko enplegua doitzeko mekanismoak indartuko ditu lan araudi berriak. Pandemia garaian erabili diren aldi baterako lan erregulazioko espedienteak mantendu egingo dira eta horiek tramitatu ahal izateko erraztasunak emango dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa