Ekonomia
Greba
O.P. | Eitb Media
Bihar administrazioak itxita edukitzera deitu dituzte, 17 urtez izoztuta baitituzte komisioak. Gabonetako Loteriaren dezimo bakoitzeko % 4 (80 zentimo gordin) baino ez dira saltzailearentzat; gero kenkariak ditu, gainera zenbateko horrek. Arazoa bistaratu eta Gobernuari presio egin nahi diete.
Loteria dezimoak, administrazioa batean. EITBren artxiboko irudia.
Gaur, abenduak 22, Espainiako Gabonetako Loteriaren egunean, greba deitu dute Estatu osoko loteria saltzaileek. Ez dituzte euren administrazioak zabalduko, komisioak 17 urtez izoztuta dituztela salatzeko.
Sare sozialen bidez ari dira mobilizatzen, Loteros en lucha (Loteria-saltzaileak borrokan) izeneko mugimenduan, eta haien bidez egin dute grebarako deia. Bihar, administrazioak ez zabaltzeko eskatu dute. Sariak ordaintzea atzeratuta, euren egoera bistaratu nahi dute eta Estatuari presio egin euren eskaerak entzun ditzan.
Komisioak eguneratzea eskatzen dute batez ere. Izan ere, Gabonetako Loteriari dagokionez, saltzen dutenaren % 4ko komisioa eskuratzen du administrazio saltzaileak, dezimo bakoitzeko 80 zentimo. Urtean zehar saltzen dituzten gainontzeko produktuak hortik gora daude. Batez beste, % 6 irabazten dute haietan eta, Gabonetakoaren irabazia ere ehuneko horretara igotzea eskatzen dute.
Hori bera agindu zieten orain ia bi hamarkada Espainiako loteria erakundetik. Baina agindutakoa ez da bete. Urtetik urtera, eros ahalmena galtzen ari direla salatzen dute.
% 4 horri, gainera, zergak eta bestelako kenkari batzuk aplikatu behar zaizkiela azaldu dute eta beraz "huskeria" dela saltzailearentzat geratzen dena.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa