Ekonomia
Berregituraketa
Erredakzioa
Iazko datuekin alderatuz, % 20 jaitsi da zementu kontsumoa, enpresak jakinarazi duenez eta 1984. urtean lortutako etekinen mailan daudela gaineratu dute Cementos Portlandeko iturriek (16 milioi euro).
Lemoako edo Nafarroako fabrikak ixtea aztertuko du Cementos Portlandek. Argazkia: EITB
Espainiar Estatuan dituzten zortzi fabriketatik bi "partzialki" itxiko dituela iragarri du gaur Cementos Portland enpresak. Lemoan (Bizkaia) eta Olazagutian (Nafarroa) enpresa horretako bi fabrika daude. Enpresak 500 bat langile kaleratuko ditu.
Iazko datuekin alderatuz, % 20 jaitsi da zementu kontsumoa, enpresak jakinarazi duenez eta 1984. urtean lortutako etekinen mailan daudela gaineratu dute Cementos Portlandeko iturriek (16 milioi euro).
Cementos Portland zortzi fabrika ditu Estatuan: Alcala de Guadaira (Sevilla), El Alto (Madril), Monjos (Bartzelona), Vallarca (Bartzelona), Hontoria (Palentzia), Mataporquera (Santander), Lemoa (Bilbo) eta Nafarroan.
Bi fabriketako labeak "aldi baterako" itxi nahi ditu enpresak eta, egoerak txarrera egingo balu, baliteke bi fabrika horiek etorkizunean distribuzio zentroak besterik ez izatea.
Taldeak Bartzelonako bat eta Estatuko iparraldean dituen fabriketako bat ixtea aztertzen ari da (Bilbo, Santander, Nafarroa edo Palentzia).
Espainiar Estatuan dituzten zortzi fabriketatik bi "partzialki" itxiko dituela iragarri du gaur Cementos Portland enpresak. Lemoan (Bizkaia) eta Olazagutian (Nafarroa) enpresa horretako bi fabrika daude. Enpresak 500 bat langile kaleratuko ditu.Iazko datuekin alderatuz, % 20 jaitsi da zementu kontsumoa, enpresak jakinarazi duenez eta 1984. urtean lortutako etekinen mailan daudela gaineratu dute Cementos Portlandeko iturriek (16 milioi euro).Cementos Portland zortzi fabrika ditu Estatuan: Alcala de Guadaira (Sevilla), El Alto (Madril), Monjos (Bartzelona), Vallarca (Bartzelona), Hontoria (Palentzia), Mataporquera (Santander), Lemoa (Bilbo) eta Nafarroan.Bi fabriketako labeak "aldi baterako" itxi nahi ditu enpresak eta, egoerak txarrera egingo balu, baliteke bi fabrika horiek etorkizunean distribuzio zentroak besterik ez izatea.Taldeak Bartzelonako bat eta Estatuko iparraldean dituen fabriketako bat ixtea aztertzen ari da (Bilbo, Santander, Nafarroa edo Palentzia).
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa