Ekonomia
NAFARROA
ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA
Lantegia, oraingoz, azaroaren 29tik abenduaren 12ra arte egongo da itxita, baina hirugarren astea ere kolokan dagoela azaldu dute.
Nafarroako Volkswagenen Landabengo lantegia. Artxiboko argazkia: EFE
Nafarroan, Landabengo Volkswageneko zuzendaritzak bi astez lantegia itxiko duela jakinarazi dio asteazken honetan enpresa batzordeari. Erdi-eroalearen txip hornidura falta tarteko, ekoizpena, oraingoz, azaroaren 29tik abenduaren 12ra arte etengo dute, baina hirugarren astea ere kolokan dagoela iragarri dute.
Zuzendaritzak enpresa batzordeari premiazko bilera batean jakinarazi dio albistea eta Alfredo Morales (UGT) lantegiko enpresa batzordeko presidenteak azaldu duenez, kolpe gogorra izan da Landabengo 5.000 langileentzat. ERTEA, Lan Erregulazioko Espedientea ezarriko zaie, zuzendaritzak eta sindikatuek urte amaierara arte hitzartuta dutena.
Hala, Moralesek esan du egoera "oso kezkagarria" dela; izan ere, erdi-eroaleen eskasiari lanik gabeko egunak eta diru-sarrera gutxiago gehitu behar zaizkio. Horren harira, batzordeko presidenteak azaldu du enpresa batzordea lantegiko zuzendaritzarekin lanean ari dela, lan arloan akordio bat lortze aldera.
"Aurtengo abenduaren amaieran amaituko den berme-akordio bat dugu, enpresako zuzendaritzarekin lan egin behar dugu akordio hori berritzeko eta enplegu eta soldata berme horiek datorren urteko lehen hilabeteetan izateko", azaldu du, eta epe horretan hornikuntza arazoak jarraituko duela aurreikusi du.
Txip erdieroaleen krisia dela eta, beraz, gutxienez bi astez autoak egiteari utziko diote Landabenen, eta hirugarren astea ere kolokan dagoela aurreratu du zuzendaritzak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa