12:54

Ekonomia

Osagaien krisia

Abenduko azken astean ekoizpena etengo du Gasteizko Mercedesek, mikrotxipen falta dela eta

Agentziak | EITB MEDIA

Datorren astean, ordea, ez du geldialdirik egingo, zuzendaritzak langileei jakinarazi berri dienez.

  • Mercedes-Benzek Gasteizen duen lantegia.

    Mercedes-Benzek Gasteizen duen lantegia. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gasteizko Mercedes-Benz lantegiak ekoizpena etengo du abenduko azken astean mikrotxipen eskasia dela eta.

5.000 langile dituen enpresako zuzendaritzak hala jakinarazi berri die sindikatuei. Hala, abenduaren 27tik 30era etenda egongo da ekoizpena, "materialen horniduran egondako murrizketa nabarmenaren ondorioz".

Datorren astean, ordea, jarduerari eutsiko dio lantegiak, eguneko hiru txandetan lan eginda. Dena dela, azaroaren 20an, larunbata, ez dute lan egingo.

Aurretik ere eten du ekoizpena Gasteizko lantegiak: abuztuaren 30etik irailaren 21era geldirik egon zen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena