Ekonomia
EB-REN LAGUNTZAK
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko dirulaguntzak jaso ahal izateko baldintzak adostu dituzte Espainiako Gobernuak eta Europako Batzordeak.
Jose Luis Escriva Gizarte Segurantzako ministroa. Artxiboko argazkia: EFE
Espainiako Gobernuak eta Europako Batzordeak asteazken honetan sinatu dute pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko Europar Batasuneko dirulaguntzak jaso ahal izateko baldintzak biltzen dituen dokumentua.
Udan, 9.036 milioi euro jaso zituen premiazko laguntza moduan, eta orain, beste 10.000 milioi euro eskatu ahal izango ditu.
Alabaina, dirulaguntza hori jaso ahal izateko, hainbat erreforma gauzatu beharko ditu 2021eko lehen seihilekoan, tartean pentsioena, eta Bruselak ondoko baldintza ezarri dio Espainiako Gobernuari: pentsioen zenbatekoa kalkulatzeko erabiltzen den lan egindako urteen kopurua luzatzea.
Duela urtebeteko zabaldutako zirriborro baten arabera, epe hori 25 urtetik 35era luzatzeko aukera aztertzen ari zen Espainiako Gobernua. Polemika handia sortu zen, eta azkenean ez zuten kopururik zehaztu.
Oraingoz, Gizarte Segurantzaren Ministerioak ez du baldintza honen inguruko argibiderik eman.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa