18:54

Ekonomia

Manifestazioak

"Escriva legearen eta murrizketen" aurka protesta egitera deitu dute euskal pentsiodunek larunbat honetan

Agentziak | EITB Media

'Escriva lege-proiektuari ez. Murrizketei eta pribatizazioari ez" lelopean, euskal pentsiodunek "betiko" aldarrikapenak planteatuko dituzte, Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Eibar eta Donostiako kaleetan.

  • Elkarretaratzea astelehen honetan, Bilbon. Argazkia: EFE

    Elkarretaratzea astelehen honetan, Bilbon. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioak egingo ditu larunbat honetan Hegoaldeko lau hiriburuetan, "Escriva lege-proiektuari ezetz" esateko, "murrizketa eta pribatizazioaren" aurka egiteko eta pentsio publiko "duin, bidezko eta nahikoak" eskatzeko.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak mobilizazioekin bat egin du. "Gerturatu nahi duen" orok parte hartu dezakeela gogorarazi dute antolatzaileek: "mundu guztiak".

Konkretuki, manifestazioak antolatu dituzte Bilbon, 17:30ean Moyua plazatik abiatuta; eta 12:00etan Gasteizko Artiumetik, Donostiako Alderdi Ederretik, Iruñeko Baluartetik eta Eibarko Untzaga plazatik. Era berean, Espainiako Estatuko toki ezberdinetan mobilizazioak egingo dituzte.

'Escriva lege-proiektuari ez. Murrizketei eta pribatizazioari ez" lelopean, euskal pentsiodunek "betiko" aldarrikapenak planteatuko dituzte, esaterako 1.800 euroko gutxieneko pentsioa edo 1.200 euroko gutxieneko soldata, baita "kalitatezko lana, osasuna eta zaintza" ere.

Bestalde, "Escriva jaunak sartu nahi digun balio handitzea", salatuko dute, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak azaldu duenez. Astero bezala, elkarretaratzea egin du astelehen honetan Bilboko udaletxearen aurrean, pentsio publiko "duin, bidezko eta nahikoak" eskatzeko.

"Urtez urte pentsioek erosteko ahalmen gutxiago dute"

2011ko eta 2013ko pentsio erreformen eta 2010eko eta 2012 lan erreformen "zatirik kaltegarrienek" indargabetu gabe jarraitzen dutela salatu du kolektiboak. "Pentsioak, soldatak eta kotizazio sozialak murrizten dituzte", gogorarazi dutenez.

"Izena aldatzen diote, jasangarritasun faktore esaterako, eta urtez urte pentsioek erosteko ahalmen gutxiago dute… Gobernuak aurkeztutako lege-proiektuak mantentzen duen gauza bakarra pentsioen erreformak dira, ezezko borobila emango diogu", kritikatu du Andrea Uña bozeramaileak.

Era berean, 'Jasangarritasun Faktorea' kendu behar dela esan dute, "beste koefiziente murriztaile batek ordezkatu gabe"; "erretiroa 65 urtetan ezarri behar dute berriro, lanpostuak sortzeko, eta pobrezia eta genero arrakala murrizteko", eta "40 kotizatu ondoren erretiro aurreratua hartu dutenei koefiziente murriztaileak" ezabatzea aldarrikatu dute.

Soldatetan eta pentsioetan genero arrakalarekin bukatzeko "neurri eraginkorrak" ezartzea eskatu dute, pentsioen erosteko ahalmena bermatzea urtero berrikusketak eginez, "bizitzaren kostuak izandako hazkundea islatzeko", eta beharrezkoa balitz, pentsio publikoen ordainketa Estatuko Aurrekontu Orokorren bidez bermatzea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena