Ekonomia
COP26
Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak emandako datuen arabera, eskualdeen erdiak baino gehiagok isurketak murrizteko helburua dute 2030erako.
Albisteak (4)
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren esanetan, eskualdeek estatuek baino "helburu anbiziotsuagoak" ezarri dituzte klima aldaketaren kontra: eskualde eta gobernu deszentralizatuen % 55ek isurketak murrizteko helburua dute 2030erako. Hala, maila ezberdineko gobernuei horiekin bat egiteko deia egin die.
Tapia Glasgown da egunotan, COP26 klimaren inguruko goi bileran. Regions 4 (21 herrialdeetako 41 eskualdeko gobernu biltzen dituen elkartea) topaketa egin dute gaur, eta adierazpen bateratua sinatu dute. Agirian gogorarazi dutenez, aldaketa klimatikoaren kontra aritzeak "finantzaketa deszentralizatua" behar du, "oztoporik gabea, eskualdeek gidatzen duten klimaren aldeko aldaketa erradikala katalizatzeko".
Era berean, "sistemak maila anitzeko gobernantza baterantz alda daitezen bultzatzea" aldarrikatu dute. "Estatuko, eskualdeko eta deszentralizatutako gobernuek maila anitzeko eta konponbideetara bideratutako lankidetza normaltasun berri bihurtzea eskatzen dute. Honela, asmo klimatikoak eta ekonomia erresilienteetarako trantsizioa areagotuz eta herrialde guzti-guztietan egokitzapenean aurrera eginez", nabarmendu dute.
Jaurlaritzak ohar batean azpimarratu duenez, eskualdeek "erabat hornituta egon behar dute" krisi klimatikoari erantzuteko, baina gaur-gaurkoz "oztopo handiak" daude eskualdeek funts horiek eskuratzeko.
Eskualdeek onartu duten agiriaren arabera, estatuetako gobernuei "zero isurtze garbiak lortzeko prozesua bizkortzea" eskatu diete, baita "eskualdeei ahalmena eta aukera" ematea ere "beren potentziala aprobetxatzeko".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa