Ekonomia
Gastronomia
Agentziak | Eitb Media
Karrantzako TGT gaztandegiko Saroi Unaiak gazta, Eusko Label esnearekin egina, eta Arabako La Leze gaztandegiko Idiazabal gazta izan dira domina horrekin sarituak. 33. World Cheese Awards-en 4.078 gaztak hartu dute parte.
Idiazabal jatorri izendapeneko gazta bat. EITBko artxiboko irudia.
International Cheese Festival jaialdia martxan da egunotan Oviedon (Espainia), gazta protagonista nagusi duen nazioarteko urteko gastronomia ekitaldirik garrantzitsuena. Ekitaldiaren baitan, 33. World Cheese Awards lehiaketaren ospatu zen asteazkenean, eta bi euskal gaztak 'Super Urrea' domina bana jaso dute bertan: Karrantzako TGT gaztandegiko Saroi Unaiak Eusko Label esnearekin egindako gaztak, eta Arabako La Leze gaztandegiko Idiazabal gaztak, hain zuzen.
World Cheese Awards lehiaketako munduko gazta hoberenaren saria Olavidia ahuntz gaztak irabazi du, Guarromango (Jaen, Espainia) Quesos y Besos gaztandegikoa.
33. urtez ospatzen ari dira Nazioarteko gazta lehiaketarik garrantzitsuena eta, oraingoan, 4.078 gaztak hartu dute parte, eta horietatik 62 Euskal Autonomia Erkidegokoak (EAE) izan dira.
Lehiaketa amaituta, International Cheese Festival ekitaldiak azaroaren 6ra arte jarraituko du. Bertara joan da Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz, azokan parte hartzen ari diren Euskadiko Elikagai Kateko ordezkariei babesa ematera.
International Cheese Festival topaketaren ardatzak biodibertsitatea, iraunkortasuna, nazioartekotzea eta berrikuntza dira, esne eta gazta sektorearen garapena bultzatzeko, ekoizleen eta erosleen arteko harreman komertzialak sustatuz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa