Ekonomia
EAE-KO AURREKONTUAK
Agentziak | EITB Media
Gorrotxategik iragarri du taldeak bere proposamenekin agiria helaraziko diola Azpiazu sailburuari. Horren iritzian, proiektuak "murrizketak egiten dituzte arlo sozialean".
Gorrotxategi, Legebiltzarean egin duen agerraldian. Argazkia: @PodemosEuskadi_
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak nabarmendu duenez, ezkerreko koalizioa prest dago 2022rako aurrekontuen proiektua negoziatzeko, kontuak hobetzeko eta jasotzen dituzten "murrizketa sozialei buelta emateko".
Gorrotxategik prentsaurrekoa eskaini du EAEko Ganberan, eta Jaurlaritzako aurrekontuak izan ditu hizpide nagusi. Horren aburuz, "aurrekontu sozial eskasak dira. Letra txikiak erakusten du osasunean eta hezkuntzan anbizio gutxi dagoela, eta horri nahitaez buelta eman behar zaio".
"Arlo sozialean, murrizketak jasotzen dituzte eta aurrekoen segidakoak dira. Zabaldu egingo direla esatea norbere buruari tranpa egitea da, gezurra baita, besterik gabe", kritikatu du.
Horren ildoan, Gorrotxategik iragarri du hainbat neurri jasotzen dituen agiri bat lantzen ari direla, eta datozen egunetan helaraziko diotela Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuari. "Gobernuarekin egin behar dugun bilerara ez goaz hitz egitera, zuzenean negoziatzera joango gara", azpimarratu du.
Elkarrekin Podemos-IUren eledunak proposatuko dituzten neurrietako batzuk aurreratu ditu. Osasunaren alorrean, pandemian kontratatutako 4.000 langileei eustea proposatuko dute. "Pandemia aldia bukatuta ere berdin-berdin dira beharrezko, ez dira estra batzuk izan", arrazoitu du. Horrez gain, osasun publikoan "orain arte ahaztuak izan diren zerbitzuak" txertatzearen alde egingo dute, esaterako, aho-hortzen osasuna, psikologoak eta psikiatrak.
Hezkuntza alorrean, inklusioa babestuko duen itun baten beharra aldarrikatuko dute, eta lehentasuna ematea eskola publikoari baliabideak banatzeko orduan.
Azkenik, energiaren enpresa publiko bat sortzea ezinbestekoa dela defendatuko dute, enpresa publiko horrek energia berriztagarria sortu eta merkaturatu dezan.
"Azpiazuk neurri sinesgarriak eta egiteko modukoak eskatu dizkio oposizioari, eta hauek halakoxeak dira, zalantzarik gabe", nabarmendu du Gorrotxategik.
Ildo beretik mintzatu da Iñigo Martinez koalizioko kidea Euskadi Irratian. Martinezek iragarri du zuzenketak aurkeztuko dituztela, eta '"musikari baino zenbakiei" erreparatuko dietela. 2019an banatuta eman zuen botoa koalizioak: Podemosek eta Equok alde, Ezker Anitzak aurka. "Ezohiko egoera izan zen", esan du Martinezek, "behin bakarrik pasatu da, une konkretu batean, eta ez dut uste errepikatuko denik".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa