00:11

Ekonomia

Pentsioak

Espainiako Gobernuak kotizazioak igotzea proposatu du, pentsioak bermatu ahal izateko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Igoera zenbatekoa izango litzatekeen ez dute zehaztu, gizarte eragileekin adostu behar dutelako. Edonola ere, 2023an jarriko lukete indarrean.

  • Jose Luis Escriva Gizarte Segurantza ministroa. Argazkia: EFE

    Jose Luis Escriva Gizarte Segurantza ministroa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuak Gizarte Segurantzari egin beharreko kotizazioak 0,5 puntu igotzea proposatu du, pentsioak bermatu ahal izateko. Balizko igoera 2023tik aurrera eta 10 urtez aplikatuko lukete.

EFE agentziak zabaldu duenez, proposamen hori jarri du mahai gainean Gizarte Segurantzako Ministerioak patronalarekin eta sindikatuekin astearte honetan egin duen bileran. Pentsioen erreforma gauzatzeko falta diren zenbait neurri negoziatzen ari dira foro horretan.

El País eta eldiario.es komunikabideek aurreratu duten moduan, kotizazioak igota pentsioen itsulapikoa bete nahi du Espainiako Gobernuak, egun 2.000 milioi euro besterik ez duelako.  

Igoera zenbatekoa izango litzatekeen ez dute zehaztu, ezta enpresek eta langileek egin beharreko ekarpena zein izango litzatekeen ere.

Espainiako Gobernuaren proposamenaren arabera, 2032. urtetik aurrera hiru urtean behin aztertuko dituzte pentsioei lotutako kontuak, eta, hala behar izanez gero, neurri osagarriak hartuko dituzte, gizarte eragileekin adostuta eta Toledoko Itunaren baitan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena