20:58

Ekonomia

Pentsiodunak

Emakumeak pentsioetan 648 euroko arrakala "onartezina" pairatzen ari direla salatu dute

Agentziak | EiTB Media

Datorren ostiralean Euskal Herriko Emakume Pentsionistek batzarra egingo dute Bilbon, "Gure eskubideen defentsan" lelopean. Salatu dutenez, alarguntza-pentsioa kobratzen duten 97.680 emakumeetatik % 25ek hilean 700 euro baino gutxiago jasotzen dituzte.

  • Manifestazioa Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE

    Manifestazioa Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Emakumeak pentsioetan pairatzen ari diren diskriminazioa "onartezina" dela uste du Euskal Herriko Emakume Pentsionisten Mugimenduak. Horrela, genero arrakala 648 eurotan kokatu dute Euskadin.

Datorren ostiralean Euskal Herriko Emakume Pentsionistek batzarra egingo dute Bilbon, "Gure eskubideen defentsan" lelopean, pentsiodunen mugimenduaren baitan duten papera eta emakume gisa dituzten beharrizan bereziak aldarrikatzeko.

Ostiraleko deialdia Burtsako eraikinak hartuko du. Euskal Herriko Emakume Pentsionisten mugimenduko kideek hartuko dute hitza. Emakumeen ibilbidea, genero arrakala eta alarguntza-pentsioa hizpide izango dituzte.

Salatu dutenez, alarguntza-pentsioa kobratzen duten 97.680 emakumeetatik % 25ek hilean 700 euro baino gutxiago jasotzen dituzte.

Itziar Usandizaga Gipuzkoako ordezkariak azpimarratu duenez, "emakume ugari gara mugimenduaren buru".

Bestalde, ostiraleko batzarra azaroaren 13ko manifestazioaren "atarikoa" izango dela gogorarazi du Andrea Uña ordezkari bizkaitarrak.

Espainiako Gobernuaren negoziazioak ikusita, aurreikusi bezala pentsioa kalkulatzeko 25 urtetik 35 izatera pasatzen baldin badira, kaltetuenak emakumeak izango dira, "lanpostua uztera behartuak izan direlako zaintzaren mesedetan".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena