Ekonomia
Telelana
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Eusko Jaurlaritzak telelanari buruzko balizko dekretuaren zirriborroa aurkeztu die sindikatuei Administrazio Publikoaren Mahai Orokorraren bileran. 2022ko soldata igoera (% 2) ere izan dute hizpide batzar horretan.
Emkume bat telelanean. Argazkia: Pixabay
Eusko Jaurlaritza telelana arautzeko eta eredu hori administrazio publiko guztira zabaltzeko legea lantzen ari da, eta dekretu horren zirriborroa aurkeztu die sindikatuei ostegun honetan egin duten bileran.
Oraingoz, telelana egiteko aukera Eusko Jaurlaritzaren administrazioko langileei soilik aitortzen zaie. Etorkizunean, baina, lan modalitate hori administrazio publiko osora zabalduko dute. Gobernua prestatzen ari den araudian telelanaren irizpideak definitzen dira eta "zerbitzuaren beharrizanen arabera" onartuko dela aipatzen da.
Sindikatuek zirriborroa aztertuko dute eta ondoren nork bere ekarpenak egingo ditu. Jose Maria Armentia Funtzio Publikoko sailburuordeak esan du dokumentu definitiboa adosteko bilerak egingo dituztela.
Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak behin-behinekotasuna murrizteko eta kalitatezko enplegu publikoa bermatzeko egingo dituen ekimenak jakinarazi dizkie sindikatuei.
Halaber, datorren urterako soldata igoera % 2koa izango dela baieztatu die eta sindikatuek nahikoa ez dela erantzun diote, beharginen eros-ahalmena galduko dutela argudiatuta.
Bilera amaitu ostean, ELAk adierazi du % 2ko igoeraren aurka agertu dela eta ohartarazi du azken hamarkadan langile publikoak "% 15 pobretu" direla.
Horrez gain, aldi baterako kontratuak murrizteko neurriak eskatu ditu, eta jubilazio partzialak hartzeko aukera langile guztiei aitortzea galdegin du.
Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzaren jarrera kritikatu du gaurko bilera batez ere telelanaz hitz egiteko baliatu duelako.
LABek ere ohartarazi du % 2ko igoera ez dela nahikoa, "langileek eros-ahalmena galtzea ekarriko baitu".
Telelanaren dekretuari dagokionez, bere ekarpenak egingo dituela iragarri du, baina aurreratu du ez duela onartuko lan modalitate hori emakumeei zuzenduta egotea. Halaber, telelanak langileari eragin diezazkiokeen gastuak kontuan hartu behar direla erantsi du.
Bestalde, lanpostuak egonkortzeko Eusko Jaurlaritzaren proposamena "gehiago zehaztu" beharko litzatekeela eta "anbizio handikoagoa" izan beharko zela iritzi dio. Jubilazio partzialei dagokionez, behargin guztiei aplikatzea eskatu du, eta ez bakarrik langile finkoei.
CCOO eta UGT sindikatuek ere salatu dute soldatak % 2ko igotzea ez dela nahikoa eta Eusko Jaurlaritzak negoziatzeko borondaterik ez duela kritikatu dute.
Horrez gain, langile ebentualak egonkortzeko eta aldi baterako kontratazioekin amaitzeko neurriak eskatu dituzte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa