Ekonomia
Goi-bilera Bruselan
Erredakzioa
Erresuma Batua eta Txekiar Errepublika ez beste herrialdeek konpromisoa hartu dute aurrekontuen egonkortasunarekin.
EBko estatuburuak eta gobernuburuak, Bruselako goi-bilera hasi baino lehen. EFE
Informazio gehiago (1)
Europar Batasuneko 25 estatu kidek, hots, denek Erresuma Batua eta Txekiar Errepublika izan ezik, itun fiskala sinatu dute gaur, Aurrekontuen zorroztasunarekin konpromisoa idatziz agertzeko.
Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak adierazi duenez, ituna "urrats garrantzitsua" da "zor subiranoaren krisia berriz ez errepikatzeko".
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea zortzigarren buruzagia izan da sinatzen.
Itun honekin, estatu kideek "urrezko araua" deritzona euren legedietan gaineratu beharko dute.
Gobernuaren iturriek azaldu dutenez, Espainia "ikasle aurreratua" da kontu honetan, irailean onartu baitzuten Konstituzioan gaineratzea, PSOEk eta PPk adostutako "erreforma espres" bati esker.
Itun fiskala indarrean sar dadin, 12 estatu kidek berretsi beharko dute.
"Urrezko araua" legedi nazionaletan islatzen ez duten estatu kideei BPGren % 0,1 arteko isunak ezarri ahalko dizkiete.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa