Ekonomia
Energia
Agentziak | Eitb Media
Kontsumitzaile zaurgarrienek, azken hilabeteetako elektrizitatearen eta gasaren igoera dela eta, bonu sozial termikoaren bidez jasotzen dituzten laguntzei gehitzen zaien txekea da. Erkidegoek egingo dituzte ordainketak, abendutik aurrera.
Teresa Ribera (ezk) gaurko prentsaurrekoan. EFE
Espainiako Gobernuak 90 euroko txeke bat eskaintzea onartu du, abendutik aurrera, neguan bonu sozial termikoa erabiltzen duten kontsumitzaileen berokuntza beharrak asetzeko.
Hala iragarri du Teresa Ribera Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren hirugarren presidenteorde eta ministroak Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan; bertan, eta energia prezioen gorakadak kontsumitzaileengan eta enpresengan eragiten ari diren ondorioei aurre egiteko onartutako lege dekretu berria azaldu du.
Kontsumitzaile zaurgarrienek, azken hilabeteetako elektrizitatearen eta gasaren igoera dela eta, bonu sozial termikoaren bidez jasotzen dituzten laguntzei gehitzen zaien txekea da.
Riberak azaldu duenez, txekea abendutik aurrera egongo da erabilgarri, eta, horretarako, berak zuzentzen duen sailak beharrezko partida ekonomikoak askatuko ditu eta autonomia-erkidegoei banatu, haiek egin ditzaten ordainketak.
"Bonu soziala jasotzen duten eta bonu sozial termikoa jasotzeko eskubidea duten pertsonei zuzendutako ordainketa bakarra da. Bonu hori erkidegoek kudeatzen dutenez, Ministerioak transferentzia bat egingo die erkidego guztiei, ordainketa bakarreko sistema hau aktiba dezaten". Prozesu hori gauzatzeko aste batzuk beharko direla ohartarazi du baina urtea amaitu baino lehen erabilgarri egotea espero du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa