14:52

Ekonomia

Hizkuntza eskubideak

CCOOk helegitea jarri dio udaltzainen lan-poltsari euskararen B2 maila eskatzeagatik

agentziak | eitb media

Sindikatuak azpimarratu du baldintza hori ELAren "exijentzia" bat izan dela eta, gainera, ez dela maila egiaztatzeko proba egiteko aukerarik eskaini.

  • Udaltzain interinoen azterketa. Argazkia: EiTB

    Udaltzain interinoen azterketa. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

CCOO-Euskadik helegitea sartu du Arkauteko akademian deitutako udaltzain interinoen lan poltsaren aurka, eta salatu du Eusko Jaurlaritzak hizkuntza araudi propioa urratu duela ELAren eskaera bete eta euskararen B2 maila exijituta.

Sindikatuak azpimarratu du lan poltsa berriarekin atea ixten zaiola akademiaren kurtso berrietan sartzea lortzen ez duten egungo langileei kontratazio berriak egiteari.

Hori jada "gehiegizkoa" dela iritzita ere, CCOOk gehitu du euskararen B2 mailaren eskaera ELAren "exijentzia" dela, eta, gainera, ez dela maila egiaztatzeko proba egiteko aukerarik eskaini.

"Eusko Jaurlaritzak egin duen planteamendu honek kalean utzi behar ditu ehunka udaltzain interino, inolako arrazoirik gabe, zeren ez baitie jaramonik egiten tokian tokiko errealitate linguistikoari eta kasu desberdinei, udaltzain askok badakitelako euskaraz, baina ezin dute egiaztatu edo ez dituzte egungo sistemak aitortzen dituen ezagutzak", sindikatuaren esanetan.

CCOOk ohartarazi du erantzun egingo diola Eusko Jaurlaritzaren jokabide horri, uste baitu "ELAren, eta baita LABen, presio baztertzailearen" aurrean etsi egin duela. Gainera, azpimarratu du presio horiek "hizkuntza anitzen bizikidetzarako adostasunen eta Jaurlaritzaren egungo araudiaren aurkakoak" direla.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena