Ekonomia
ELKARRIZKETA
XABIER SEGOVIA | EITB MEDIA
ELAko idazkari nagusiak positiboki baloratu du ezker abertzaleak ETAko biktimen inguruan emandako pausoa eta kritikatu egin du lehendakariak adierazpen hori "gutxietsi" izana. Bestalde, EAJri, EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi lan erreformaren kontrako eta pentsioen aldeko konpromisoa eskatu die.
Mitxel Lakuntza (ELA), artxiboko irudi batean.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia Radio Euskadiko Cronica de Euskadi – Fin de Semana saioan izan da azken egunotako gertakizunak aztertzeko helburuz. Hizpide nagusietako bat Espainiako Gobernuak lan erreforma indargabetzearen inguruan darabilen ika-mika izan da. Kongresuan ordezkaritza duten alderdiei dei egin die Lakuntzak gai honetan "posizionatu" daitezen. EAJri, EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi "pentsio erreforman inolako murrizketarik ez onartzeko konpromisoa" eskatu die. ELAko buruak uste du "ezinbestekoak izango direla eztabaida horietan" eta euren papera garrantzitsua izango dela.
Lakuntza salatu duenez, bere garaian PPk bultzatutako lan erreforma "ez da ukitu nahi", "Tubacex bezalako enpresek Lan Erregulazio Espedienteak aurkeztu ahal ditzaten". "Gauzak bide horretatik badoaz, udazkena mobilizazio garaia izango da, ez digute beste aukerarik uzten", iragarri du. ELAk ez diola inolako borroka molderi uko egingo gaineratu du, "greba orokorra barne".
Arnaldo Otegik Eibarren, EH Bilduko militanteekin egindako ekitaldi batean presoen eta Espainiako aurrekontuen inguruan egindako adierazpenei ere erreferentzia egin die ELAko idazkari nagusiak. "Eskubideak ezin dira trukerako erabili" esan du Lakuntzak, "eskubideak ezin baitira gehiengoak markatzen duen joko batera mugatuta egon" eta ildo horretan, Espainiako Gobernuari "salbuespeneko politikarekin amaitzea" tokatzen zaiola gaineratu du.
Bestalde, Aieteko adierazpenaren hamargarren urteurrena dela eta, ezker abertzaleak urriaren 18an publiko egindako hausnarketaren inguruan Urkullu lehendakariak egin duen irakurketa kritikatu du. Lehendakaria adierazpenari "garrantzia kentzen saiatu" dela uste du eta ez duela positiboki hartu. "Errelatoarekiko gerra hori alde batera utzi" behar dela ere esan du, "irakurketa batzuk interes alderdikoiez egiten baitira".
Independentziari buruz galdetuta, Lakuntzak uste du "apustu hori egiteko unea" dela "krisi bakoitzetik birzentralizazio handiagoarekin ateratzen baikara". ELAk autogobernuan sinesten duela adierazi du, "baina autogobernu osoan, ez oraingoa bezalakoan, mugatua eta partziala".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa