Ekonomia
Argindarra
Agentziak | EiTB Media
Elektrizitatearen salneurria ez aldatzeko konpromisoa hartu du konpainiak, industriaren lehiakortasunari kalterik ez egiteko, "beti ere ekoizpen elektrikoari zergekin kalte egiten ez badiote".
Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Iberdrolako kontratuak berrituko dizkie industriako bezeroei, kostuekin arazorik ez izateko, beti ere Espainiako Gobernuak handizkako merkatuan mozkinak murrizteari uko egiten baldin badio.
Konpainiak ohar batean azaldu duenez, elektrizitatearen salneurria ez aldatzeko konpromisoa hartu du, industriaren lehiakortasunari kalterik ez egiteko, "beti ere ekoizpen elektrikoari zerga kaltegarriekin kalte egiten ez badiote".
Gasaren eta CO2aren salneurri garestiak direla eta energia berriztagarriek merkatuan lortzen duten etekina murrizteko lege-dekretua eta legea atzera botatzeko eskatu dio Iberdrolak Exekutiboari.
Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak esan duenez, "ongi egin ez dena zuzentzeko eta akordio batera heltzeko Gobernuaren borondatea egiaztatu da".
Lege-dekretuan eta legean beharrezko aldaketak egitearen alde agertu da gaur Iberdrola, "baita atzera botatzea ere".
Iberdrolaren hitzetan, industriarekin adostutako prezioak aurten mantentzeak Espainiako industriari 2.000 milioi euro aurreztu dizkio, nahiz eta argindarraren salneurriak gora egin.
Era berean, enpresa elektrikoek argindarraren garestitzetik etekinik atera ez dutela ziurtatu du konpainiak; guztiz kontrakoa, gas naturalaren prezioaren kostu "neurrigabeak" jasan dituztela.
Iberdrolaren ustez, "Gobernuak bi hanka-sartze zuzendu behar ditu, errege-dekretua eta legea, segur aski informazio faltagatik aurrera eraman zituztelako".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa