Ekonomia
Sektorearen lehen bilera
Erredakzioa
Autonomia Erkidegoetako lan arloko buruak elkartu dituen lehen bilkuran izan da sailburua. Bertan lan-erreformaren nondik norakoak azaldu dizkie erkidegoetako arduradunei Fatima Bañezek.
Enpresak finantzatzearen beharra aldarrikatu du Zabaletak. Argazkia: EITB
Rajoyren Gobernuak onartutako lan-erreformak enplegurik sortuko ez duela uste du Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak. Zabaletaren ustez, erreformak kontrako eragina izango du: kaleratzea sustatuko du, alegia.
Lehenik eta behin, ekonomia berpizteko neurriak aldarrikatu ditu sailburuak, tartean enpresentzako finantzaketa.
Fatima Bañez Ministroa buru, Autonomia Erkidegoetako lan arduradunak elkartu dituen bilkuran egin ditu adierazpenok Zabaletak.
Rajoyren Gobernu berriarekin egin duten lehen bilera izan da, eta lan-erreformaren nondik norakoak azaldu dizkie bertan Fatima Bañezek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa