16:52

Ekonomia

Elektrizitatea

Jaurlaritzak argindar-berriztagarria lortzeko inbertsioetan parte hartzeko konpromisoa hartu du

Agentziak | EITB MEDIA

EAEn energia gehien kontsumitzen duen industriako klusterretako ordezkariei argindarraren prezioaren igoerari aurre egiteko talka-neurrien plana aurkeztu die Jaurlaritzak.

  • Argindarraren prezioaren igoerari aurre egiteko talka-neurrien plana aurkeztu die enpresei.

    Argindarraren prezioaren igoerari aurre egiteko talka-neurrien plana aurkeztu die enpresei.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak energia-kostu handien ondorioei aurre egiteko talka-neurri zehatzen proposamenak biltzen dituen dokumentu bat aurkeztu die gaur energia gehien kontsumitzen duen industriako klusterretako ordezkariei; neurri horien artean dago Jaurlaritzak energia berriztagarriak sortzeko instalazioetako inbertsioetan parte hartzeko konpromisoa, Euskadiko sektore ekoizleei energia-ekoizpen horiek PPA motako kontratuen bidez eskaintzeko. 

Gaur goizean egin duten bileran izan dira, besteak beste, Mikel Amundarain Industriako sailburuordea; Zigor Urkiaga Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria; eta Paperaren Klusterraren, Energiaren Klusterraren, Siderexen, Urtzaileen Elkarteen Federazioaren, ACLIMAren eta AVEQ_KIMIKAren ordezkariak. 

Sailburuak zehaztu duenez "zero" zirriborro bat da, "elkarrekin osatu eta denen artean lantzeko". Esan duenez, Jaurlaritzak "ez dio inori leziorik eman nahi, ezta ezer exijitu ere", baizik eta kostu energetiko handien aurrean neurriak proposatzea soilik; izan ere, igoera horrek "bi ondorio" izan ditzake, deskarbonizazioa "motelago" joatea bata, eta enpresei eragitea bestea. 

Dokumentu "bizia eta ekarpenei irekia" dela nabarmendu du Tapiak, hiru eskumen-arlotako neurriak biltzen dituena, Euskadik, Espainiak eta Europak "elkar laguntzea beharrezkoa delako". 

Proposamen horren arabera, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartzen du industrian eta bizitoki-sektorean eraginkortasun energetikora begira egindako inbertsioak bultzatzeko. Era berean, autokontsumorako instalazio berriztagarrien edo energia- eta biltegiratze-komunitateen garapena babesten du, eta erosketa bateratuak bultzatzeko proposamena egiten du tentsio baxuko kontsumitzaileentzat.

Gainera, argindar-berriztagarria lortzeko instalazioetan egiten diren inbertsioetan parte hartzeko konpromisoa hartu du Jaurlaritzak, EAEko ekoizleei PPA gisako kontratu motekin eskaini ahal izateko energia hori. Zehaztu denez, neurri horien helburua da kontsumitzaileei "egonkortasun handiagoa ematea jasaten duten energia elektrikoaren kostuan".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena