Ekonomia
Geldialdia Sidenorren
Agentziak | EITB MEDIA
Sindikatuak ohartarazi duenez, Euskadin "are larriagoa" izango da arazoa, "siderurgiaren sektorea oso indartsua" delako.
UGT-Euskadik uste du Arcelorrek ere Sidenorren antzeko erabakia har dezakeela. Argazkia: EITB Media
Antonio Rios UGT-Euskadiko Industria Federazioko idazkari nagusia kezkatuta agertu da, Sidenorren iragarpenaren ondotik, beste altzairutegi batzuek ere antzeko neurriak hartuko dituztelako, argindarraren prezio "neurrigabeagatik".
"Uste dugu prezio horiek aurretik zailtasunak zituzten beste lantegi batzuk herrestan eramango dituztela. Beldur gara Arcelor edo Nervacero bezalako altzairutegiei ere eragingo diela eta ezin izango diotela garestitzeari eutsi", ohartarazi du.
Riosek Europa Press albiste agentziari eskainitako adierazpenetan esan duenez, "Espainiako Gobernuak eta argindar enpresek ezer egiten ez badute, arazoa edukiko dugu. Gutxi-asko, enpresek gelditu beharko dute, eta pena da ekoizpena zein eskaera handia zelako".
Hori horrela, garestitze horren kontra zerbait egin dezaketenak jomugan jarri ditu sindikalistak. Riosen hitzetan, "garestitzeak herritarrei eragiten die, baina zenbaitetan ez gara jabetzen enpresei ere asko eragiten diela, jarduera eteteraino".
"Arazoa are larriagoa izango da Euskadin, siderurgiaren sektorea oso indartsua delako. Ea konponbidea topatzen diogun, prezioak gehiago kontrolatzeko eta enpresei erraztasunak emateko", adierazi du.
Riosen esanetan, energiaren prezioak "altzairutegiak geldiaraziko ditu", eta aldi baterako lan erregulazioak egon daitezkeela ohartarazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa