13:16

Ekonomia

NOBEL SARIAK

David Card, Joshua Angrist eta Guido Imbens, 2021eko Ekonomiako Nobel saridunak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Hiru ekonomialariek egindako lanak gizarte zientzien ikerketa enpirikoen iraultza eragin dute, Akademiaren esanetan.

  • 2021eko Ekonomiaren Nobel saridunak

    2021eko Ekonomiaren Nobel saridunak. Irudia: @NobelPrize

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

David Card, Joshua D. Angrist eta Guido W. Imbens ekonomialariek irabazi dute 2021eko Ekonomiako Nobel saria, Suediako Zientzien Akademiak astelehen honetan jakitera eman duenez. "Lan-merkatuari buruzko ezagutza berriak emateagatik" jaso dute saria.

Gutxieneko soldatak, immigrazioak eta hezkuntzak lan merkatuan duten eragina ikertu du David Card kanadarrak esperimentu naturalen bidez. Bera da aurtengo ekonomia Nobel saridunetako bat. Beste biak, berriz, elkarlanean aritu diren Joshua Angrist estatubatuarra eta Guido Imbens estatubatuar-herbeheretarra dira.

Akademiaren esanetan, hiru ekonomialari hauek egindako lanak gizarte zientzien ikerketa enpirikoen iraultza eragin dute.

Horrela, hiru sarituak Paul R. Milgrom eta Robert B. Wilson ekonomialarien palmares berean izango dira,  horiek irabazi baitzuten 2020an Ekonomiako Nobel saria.

Sariaren erdia David Cardentzat izango da, Akademiak hala erabakita, eta Joshua Angristek eta Guido Imbensek beste erdia partekatuko dute.

Abenduaren 10ean egingo da Nobel sari guztiak banatzeko ekitaldia.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena