Ekonomia
Krisia
Erredakzioa
Miguel Angel Lujua presidentearen arabera, "2012 urtea aurreikusitakoa baino okerragoa" izango da eta krisiari aurre egiteko "neurri bizigarriak" beharrezkoak dira.
Miguel Angel Lujua, Confebaskeko presidentea. Argazkia: EITB
APDk Bilbon antolatutako enpresarien bilkuran, Euskadin aurreikusitako inbertsio proiektuen inguruan aritu da Lujua. Bertan, "2012 urtea aurreikusita zegoena baino okerragoa" izango dela ohartarazi du, eta "urte kritikoa" izango dela erantsi du. "Neurri bizigarriak martxan jartzen ez badira, ez gara gauden tokitik aterako, ziur", erantsi du.
Euskal enpresaburuen patronalak ziurtatu duenez, enpresek "egunerokoari" aurre egiteko finantzazio arazoak dituzte eta "finantzazioa bermatzeko mekanismoak" eskatu ditu.
Hori dela eta, "ezohiko errekurtsoak dituen premiazko plana" eskatu du eta erreforma laboralaren helburua ez dela langileak "kaleratzea" azaldu du. "Epe luzean, enpleguarentzat positiboa" izango dela azpimarratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa