Ekonomia
ETXEBIZITZA LEGEA
EITB MEDIA
Oraindik tramitazio bidean dagoen araua Auzitegi Konstituzionalera eramango du PPk. Gainera, Pablo Casadok iragarri du legea ez dela aplikatuko PPk agintzen duen autonomia erkidegoetan. Eusko Jaurlaritzak 2015ean onartu zuen Etxebizitza Legea.
Higiezinen agentzia bateko erakusleihoa. Artxiboko argazkia: EFE
PSOEk eta Unidas Podemosek aste honetan adostu duten Etxebizitza Lege berriaren arabera, estatu osoan etxebizitza publikoak ezingo zaizkio sektore pribatuari saldu. Horretarako, jabetza publikoa duten etxeak modu iraunkorrean babestuta egongo dira, birkalifikatzea baztertuta. Hala ere, PPk iragarri du oraindik tramitazio fasean dagoen legea ez dela aplikatuko PPk agintzen duen autonomia erkidegoetan, Andaluzian eta Madrilen, besteak beste. Gainera, PPk testuaren aurkako helegitea aurkeztuko du Auzitegi Konstituzionalean. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, bere aldetik, lege berria irakurri arte itxaroteko eskatu dio Pablo Casado PPko buruari.
Sektore publikoko etxebizitzak babes iraunkorreko erregimen baten pean egongo dira, eta, salbuespenak salbuespen, birkalifikazioak egitea eragotziko du.
Hori da PSOEk eta Unidas Podemosek aste honetan adostu duten Etxebizitza Lege berriaren funtsezko gakoetako bat.
Etxebizitza Lege berriaren baitan, etxebizitza-sustapen guztien % 30 etxebizitza babestuak eta horien erdiak alokairu sozialekoak izan beharko dira. Halaber, etxejabe handiek, 10 etxe baino gehiago dituztenek, legez murriztu beharko dituzte alokairuen zenbatekoak, tentsionatutako eremuetako erreferentzia indizeak aintzat hartuta.
Gaur-gaurkoz, Espainiako Gobernuak ez du zehaztu legea noiz onartuko duen. Ministroen Kontseiluak onartu aurretik, PSOEk eta Unidas Podemosek osatzen duten koalizio gobernuak Diputatuen Kongresura bidaliko du.
Euskal Autonomia Erkidegoak 2015ean onartu zuen Etxebizitza Legea, eta Eusko Jaurlaritza araudiaren letra txikia irakurri zain dago balorazio bat egiteko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa