Ekonomia
Argiaren faktura
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Preziorik altuena 20:00etatik 21:00etara ordainduko da, eta 319,03 eurora iritsiko da; baxuena, berriz, 04:00etatik 05:00etara izango da, 249,08 euro/MWh.
Argindarraren prezioak 300 euroko langa gaindituko du ostegunean ordurik garestienean
Argindarraren prezioak beste marka bat ezarriko du ostegun honetan eta ordurik garestienean 300 euroko langa gaindituko du historian lehen aldiz. Bataz beste 288 eurotan ordainduko dute megavat bakoitzeko handizkako merkatuan, gaur baino 60 euro gehiago.
Ordu-tarteei dagokionez, preziorik altuena 20:00etatik 21:00etara ordainduko da, eta 319,03 eurora iritsiko da; baxuena, berriz, 04:00etatik 05:00etara izango da, 249,08 euro/MWh.
Gaur bertan, Euskadiko Energiaren Kluster Elkarteak (EKE) kontsumitzaileen elektrizitate-fakturaren igoera "arintzeko" adostutako neurriak eskatu dizkio Espainiako Gobernuari, energiaren eta industriaren sektoreetan eta trantsizio energetikoaren prozesuan "eragin negatiborik" izan gabe.
Urria marka guztiak hautsiz hasi da; izan ere, zazpi egunetan orain arteko salneurririk altuenak erregistratu dira, eta zantzu guztien arabera, aurrerantzean ere goranzko joerak jarraituko du.
Mundu osoan ari da hazten energiari lotutako lehengaien prezioa, hala nola gasaren, petrolioaren eta ikatzaren prezioa, eta, aldi berean, CO2 eskubideek ere gora egiten dute, baita maximo historikoetan ere.
Espainiako Gobernuak igoera horri aurre egiteko aldi baterako neurriak onartu du eta zergak jaitsi eta argindar konpainien ezohiko diru-sarrera batzuk gutxituko ditu; hori dela eta, ez da igoera kontsumitzaileen fakturetan islatuko.
Hala ere, arazoa mundu mailakoa denez, energia-mota guztietako inflazio-joera industriara eraman daiteke, eta horrek presioak eragin ditzake jardueran edo prezioak kontsumitzaileei helaraztea eragin dezake.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa