09:52

Ekonomia

Tubacexeko akordioa

Edu Ibernia (Tubacexeko enpresa batzordea): "Doikuntza arrazoizkoak eta onargarriak dira"

EITB Media

Lantalde erdia lanera itzuli ostean, Tubacexeko enpresa batzordeburuak "baikortasunez" begiratzen dio etorkizunari. "Denok jarriko dugu gure aldetik", esan du.

  • Edu Ibernia Radio Euskadiko unitate ibiltarian Xabier Garcia Ramsdenekin.

    Edu Ibernia Radio Euskadiko unitate ibiltarian Xabier Garcia Ramsdenekin.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tubacexeko zuzendaritzaren eta enpresa batzordearen gehiengoaren (ELA, CCOO eta ATAL) arteko akordioa sinatu ostean, Tubacexeko lantalde erdia lanera itzuli da gaur. Lana erregulatzeko espedientearengatik 236 egun greban egon dira lantegiko beharginak  

Radio Euskadi Laudion da gaur goizean, bertatik bertara ikusi eta kontatzeko arnasten den giroa. Edu Ibernia Tubacexeko enpresa batzordeko presidenteak dioenez, "gorputzean tentsioa pilatuta" du oraindik; zirrara eragin dio autoak berriro lantegira sartzen ikusteak "ahaztuta genuen sentsazio hori, eta ez genuen egun hau iritsiko zenik ikusten". 

Arlo pertsonalean egoera "gogorra" izan dela dio baina "okerrena familiek ere nola sufritu duten ikustea" izan dela dio. 

Erabakiak hartzea "zaila" dela onartzen du, baina Iberniaren ustez, sinatutako akordioa "lan batzordeak eta langileek nahi zutena da, kaleratzerik gabeko akordioa". Era berean, "onargarri" jo ditu borondatezko baja eta aurrejubilazioak. Adostutako neurriak "aldi baterako dira, arrazoizkoak eta onargarriak", eta horren trukean, "kaleratutako behargin guztiak itzuliko dira lanera". 

"Baikortasunez" begiratzen dio etorkizunari, "denok jarriko dugu gure aldetik", esan du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena