19:05

Ekonomia

Krisi energetikoa

Argindarraren igoerak berriztagarrien tarifan duen eragina mugatzen saiatuko da Espainiako Gobernua

Agentziak | EiTB Media

Orain, tarifaren konfigurazioak handizkako merkatuaren aldaketak azkar batean eta bete-betean hartu eta zuzenean etxebizitza zein enpresa txiki eta ertainen fakturetan islatzen ditu. Kontsumitzaileen % 40k tarifa mota hori dute.

  • KTBP aldatzeko kontsulta publikoa martxan jarri du Espainiako Gobernuak. Argazkia: EFE

    KTBP aldatzeko kontsulta publikoa martxan jarri du Espainiako Gobernuak. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Trantsizio Ekologikorako Ministerioak kontsulta publiko bat martxan jarri du, kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioa (KTBP) aldatzeko asmoz. Helburua berriztagarrien tarifari eragiten dion ezegonkortasuna mugatzea da, handizkako merkatuaren prezioak etengabe gora egiten duenean; orain bezala.

KTBPren ezegonkortasun hori murrizteko proposamenak bildu nahi ditu kontsultak. Era berean, tarifaren diseinua optimizatu nahi du, trantsizio energetikoari heltzeko, Ministerioak jakitera eman duenez.

Tarifaren konfigurazioak handizkako merkatuaren aldaketak azkar batean eta bete-betean hartu eta zuzenean etxebizitza zein enpresa txiki eta ertainen fakturetan islatzen ditu, orain gertatzen ari den bezala. Gainera, kontsumitzaileen % 40k tarifa mota hori dute.

Une honetako testuingurua alde batera utzita, ezegonkortasun hori areagotu daiteke trantsizio energetikoak aurrera egiten duen heinean. Berriztagarrien ekoizpenak garrantzia irabaziko du prezio baxuko epetan, eta gas naturaleko ziklo konbinatu zentralek prezio altuko denboraldietan.

KTBP kalkulatzeko metodologia eta egitura aldatzeko erreforma bat aurrera eramateko asmoa du Espainiako Gobernuak, ekonomia domestikoentzat funtsezkoa den ondasun baten (argindarra) ezegonkortasuna murrizteko.

Bestalde, Teresa Ribera Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteordea industriarekin bilduko da datorren astelehenean, gasaren eta argindarraren prezio garestien aurrean haien iirtzia zein den ezagutzeko. Era berean, Exekutiboak hartutako neurriak azalduko dizkie.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena