15:08

Ekonomia

Lan gatazka

Zatiketa Tubacexeko langileen artean, zuzendaritzarekin egindako akordioaren aurrean

agentziak | eitb media

ELAk greba bertan behera utziko lukeen aurreakordioaren alde bozkatu du, baina STATek, batzordean ordezkari kopuru berbera duenak, kontra egin du, LABek eta ATALek bezalaxe. Erabakia CC. OO.ren esku dago.

  • Tubacexeko kaleratzeen aurkako protesta. Argazkia: Efe

    Tubacexeko kaleratzeen aurkako protesta. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tubacexen langile batzordea zatituta dago langileen ordezkariek eta zuzendaritzak lortu zuten aurreakordioa dela eta, sindikatu nagusiek, ELAk eta STATek, kontrako iritziak baitituzte. Azkenean CC. OO.k izango du erabakiaren giltza.

ELAn afiliatutako Tubacexeko Laudioko eta Amurrioko langileek onartu egin dute aurreakordioa, lantegia zazpi hilabetez geldiarazi duen lan gatazkari amaiera emateko. Sindikatuak jakinarazi duenez, akordioak aldeko 125 boto eta kontrako 50 jaso ditu.

ELAk 4 ordezkari ditu batzordean, eta bera da burua. Baina STATek ere lau ordezkari ditu, CC. OO.k 3, eta LABek eta ATALek, bana.

Hori horrela, STATen afiliatutako langileek zuzendaritzaren proposamena errefusatzea erabaki dute, nahiz eta tartea txikia izan den.

LABek eta ATALek iragarria zuten kontrako iritzia. Ondorioz, CC. OO.ko militantziak izango du azken hitza, gaur arratsaldean egingo duten barne bozketan.

Izan ere, sindikatuek militanteen bozketa antolatu dute gaur Tubacexeko zuzendaritzak eta enpresako langile batzordearen gehiengoak atzo egin zuten akordioaren inguruan.

Akordioa berretsiz gero, beste bilera bat egingo dute batzordeak, zuzendaritzak eta Lan eta Enplegu Sailak, eta bi lantegietan 234 egun iraun duen greba orokorrari amaiera emango diote.

Ostegun honetan lotutako akordioak bertan behera uzten ditu kaleratze guztiak, enplegua bermatzen da, eta 2024ra arteko inbertsioei eusten zaie "denboran mugatutako" murrizketen truke.

Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburuak esan du "albiste bikaina" dela atzoko akordioa, eta aitortu du negoziazio "zaila" izan dela, "merezi" izan duen arren.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena