Ekonomia
Argindarraren faktura
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ordurik garestiena 20:00etatik 21:00etarakoa izango da. Tarte horretan argindarraren prezioa 208,47 eurokoa izango da megawatt orduko.
Tentsio handiko dorre bat. Artxiboko argazkia: EFE
Argindarraren bataz besteko prezioak marka berri bat hautsiko du asteazken honetan Espainian: 189,9 euro megawatt orduko. Azkeneko errekorra duela hamar egunekoa da: 188,18 euro ordaindu ziren orduan.
Uztailean, abuztuan eta iraila hasieran etengabe goraka egin ostean, azken astean beherako joera izan du argindarraren prezioak. Duela astebeteko datuekin alderatuta, prezioaren hazkundea % 8,2koa izango da asteazkenean. Duela urtebete, berriz, argindarraren bataz besteko prezioa 48,35 eurokoa zen. Beraz, igoera % 292koa izan da.
Ordurik garestiena 20:00etatik 21:00etarakoa izango da. Tarte horretan argindarraren prezioa 208,47 eurokoa izango da megawatt orduko. Preziorik merkeena, ostera, goizaldeko 03:00etatik 04:00etara bitartekoa: 167,01 euro.
Gauzak horrela, argindarraren prezioak inoizko marka guztiak hautsiko ditu irailean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa