Ekonomia
Amiantoa
O. P. | Eitb Media
Langilea margotzen aritu zen CAFen, amiantoarekin kontaktuan eta enpresak inolako segurtasun neurririk hartu gabe. Biriketako neoplasia baten ondorioz hil zen, Espainiako Gizarte Segurantzak lanbide-gaixotasun gisa onartuta duena.
CAF. Artxiboko irudia.
Amiantoaren eraginpean egoteagatik hildako CAFeko langile baten familiak 169.000 euro eskatu dizkio enpresa gipuzkoarrari, kalteordain gisa Asviamie Amiantoaren Biktimen Euskadiko Elkarteak jakitera eman duenez.
Elkarte horrek azaldu duenez, langilea margotzen aritu zen CAFen 1965 eta 1995. urteen arteko denbora tarte batez, eta amiantoarekin kontaktuan egon zen "enpresak inongo segurtasun-neurririk hartu gabe".
Langilea biriketako minbizia baten ondorioz hil zen, eta Zumarragako Ospitalean egindako autopsiaren arabera, heriotza eragin zion gaixotasun nagusia "IV. estadioko biriketako neoplasia" bat izan zen.
Horren esanetan, Espainiako Gizarte Segurantzak, autopsia hori eskuan, onartu zuen langilearen heriotza eragin zuen gaitza lanbide-gaixotasun batetik eratorria izan zela.
Osalanek jakitera eman duenez, langilea CAFen amiantoaren eraginpean zeuden langileen zerrendan zegoen.
Epaiketa asteazken honetan izango da, Donostiako Lan Arloko 2. Epaitegian. Langile ohiaren familiak 168.841,21 euroko kalteordaina eskatu dio CAF enpresari.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa