19:21

Ekonomia

LAN-BIZITZA

Escriva ministroak "70 edo 75 urtera arte" lan egitea defendatu du berriz ere

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Langileek bizitza laborala luzatu dezaten, Espainiako Gobernuaren Segurtasun Sozialeko arduradunak erretiroa goiz hartzea penalizatzearen alde egin du.

  • Jose Luis Escriva ministroa Senatuko saio batean. Argazkia: EFE

    Jose Luis Escriva ministroa Senatuko saio batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Luis Escriva Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministrok polemika eragin du berriz ere jubilazioari buruz egin dituen hausnarketekin eta, agian, argibideren bat eman beharko du bihar, uztailean "baby boomerrek pentsioak doitu edo lan gehiago egin ahal izango dute" esan ondoren, hurrengo egunean egin behar izan zuen bezala, "atzo ez nuen nire egunik onena izan; gaizki ulertu zitzaidan" adieraziz. Gaur, 'Ara' aldizkariak kaleratu duen elkarrizketa batean esan duenez, "aldaketa kulturala behar da Espainian" Europako joera jarraitu eta "55 eta 70 edo 75 urte artean gero eta gehiago lan egiteko".

"Adin horietan, arrazoi demografiko eta bizi kalitateagatik, lan gehiago egin daiteke. Espainia anomalia bat da Europan: joera hori ez jarraitzeaz gain, murriztu egiten dugu aktiboan dauden 55 urtetik gorakoen proportzioa".

Pentsio sistema jasangarria dela defendatu du Escrivak eta horretarako, erretiroa hartzeko adin erreala legezko adinera ahal den gehien hurbiltzea dela bidea defendatu du berriz ere. Hala, Espainiako Gobernuak erretiroa aurreratzera desmotibatzeko neurri eraginkorragoak jarriko dituela mahai gainean aurreratu du. Gogoan izan behar da aurtengo apirilean erretiroa atzeratzen dutenei urtean 12.000 euro arte ematea proposatu zuela.

Gainera, gazteen lanak ez duela helduena ordezkatzen ere defendatu du: "enpresetan adin jakin bateko pertsonak jarduera, lan ordutegiak, dedikazia... aldatzen joan daitezen dinamika berriak sortu behar dira".

Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera

Bestalde, ministroak azaldu duenez, IMV edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera eskarietatik 350.000 onartu dituzte, baina jakitera eman duenez, laguntza hau jasotzeko hautagai gisa identifikatuta zituzten askok ez dute eskaririk aurkeztu. Horregatik, inkesta bat prestatzen ari dira orain horiei helarazteko.

Eskari asko atzera bota direla ere argitu du, "alde handia baitago norberak bere buruaz duen pobretasun irudiaren eta benetako errealitatearen edo zaurgarritasunaren artean". Autonomia erkidegoetako diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten gehienek eskatu dutela IMVa ere zehaztu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena