11:11

Ekonomia

Ekonomia

Euskadiko ekonomiaren hazkunde esanguratsua aurreikusi du Azpiazuk 2022rako

I. R. | EITB MEDIA

Pandemiagatik 2020an galdutakoa berreskuratuko dutela ziurtatu du Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak. % 6,7 haziko da 2021ean, eta % 6,4 2022an.

  • Pedro Azpiazu, artxiboko irudian.

    Pedro Azpiazu, artxiboko irudian.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskadiko Barne Produktu Gordinaren aurtengo hazkundearen aurreikuspena % 6,7koa izango dela uste du Eusko Jaurlaritzak, baina 2022koa % 6,4koa izango dela uste du, orain arte aurreikusitakoa baino zazpi hamarren gehiago, Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez.

Enpleguari dagokionez, aurtengo langabezia-tasa % 10,3koa izango dela iragarri du, baina datorren urterako langabeziak hobera egingo duela esan du, tasa % 9,5ekoa izatea espero baitu.

Hori dela eta, Azpiazuk azpimarratu du Euskadiko ekonomia uste baino azkarrago ari dela hazten, neurri handi batean industriaren eta zerbitzuen hobekuntzari esker, % 9,7 eta % 5,7 inguruko hazkundea izan baitute, hurrenez hurren. "Suspertu egingo gara, eta 2020an galdutakoa irabaziko dugu; pandemiaren aurreko mailara itzuliko gara", iragarri du.

Inbertsioen garrantzia

Espainiako Gobernua aurtengo Europako funtsak banatzeko moduagatik kritikatu ostean, 2022an eta 2023an egingo diren banaketak negoziatu ahal izatea espero du, "bi aldeen irizpideei jarraiki".

Halaber, Azpiazuk azaldu duenez, oraindik banatu ez dituzten funtsak daude, deialdietan oinarrituta banatzekoak. Horren harira, iragarri du Jaurlaritzak bere hautagaitza guztiak aurkeztuko dituela, "ahalik eta baliabide gehien lortzeko".

Ildo horretan, datozen hiru urteetarako inbertsioen garrantzia azpimarratu du Ekonomia sailburuak. "Funtsezko aldagaia da, estrategikoa. Ahalik eta gehien inbertitu nahi dugu; gure konpromisoa da", azaldu du.

Aurrekontuak

Iñigo Urkullu lehendakariak aurreratu zuen Eusko Jaurlaritzaren hurrengo aurrekontuak "inoizko handienak" izango direla. Horren ildotik, Azpiazuk ez du zehaztu zenbatekoa izango den, kopuru hori zehazteko kalkuluak egiten ari baitira, baina igoera garrantzitsua izango dela aurreratu du.

Horiek onartzeko beharrezko babesei dagokienez, aurten ez dutela akordiorik lortu behar azpimarratu du, gehiengo osoa baitute. Hala ere, Gobernuaren asmoa talde ezberdinen helburuez hitz egitea eta horiek ezagutzea dela esan du, "Vox ez beste guztiekin", hurbilketaren bat lortzen duten ikusteko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena