21:39

Ekonomia

Enplegua

Aldi baterako lan-erregulazioak 2022ko urtarrilaren 31 arte luzatzea proposatu du Espainiako Gobernuak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Luzapena ez da automatikoki ezarriko eta enpresek urriaren 10a baino lehen egin beharko dute eskaria. Halaber, aldi baterako lan-erregulazioan dauden konpainiek beharginak trebatzeko ekintzak antolatu beharko dituzte.

  • Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren bilera Madrilen. Artxiboko argazkia: EFE

    Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren bilera Madrilen. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aldi baterako lan-erregulazioak 2022ko urtarrilaren 31 arte luzatzea proposatu die Espainiako Gobernuak gizarte-eragileei astearte honetan egin duten bileran. Horrez gain, Gizarte Segurantzari kuotak ordaintzetik salbuetsita egoteko enpresei ondoko baldintza ezarri nahi die: aldi baterako lan-erregulazioan dauden langileak trebatzeko ekintzak antolatzea.

Formazio ekimen horiek egiteko epea 2021eko urriaren 1tik 2022ko ekainaren 30era arte izango litzateke.

UGT sindikatuak esan du proposamen horren harira "hainbat zalantza" dituztela, nola aplikatuko duten eta finantzazioa zein izango den argi ez dutelako.     

Halaber, aldi baterako lan-erregulazioak automatikoki luzatuko ez dituztela eta enpresek eskaera urriaren 10a baino lehen egin beharko dutela ohartarazi dute. Administrazioak 10 eguneko epea izango du eskariak onartzeko eta ebazpenik ez badago, eskakizuna ez dute onartutzat emango.

"Puntu horrek polemika handia eragin du eta nahasmena ekarriko du luzapenak berehala onartuko ez direlako", kritikatu du UGTk.

Horrez gain, Espainiako Gobernuak zergak ordaintzetik salbuetsita geratzeko baldintzak bateratzea proposatu du. 50 langile baino gutxiagoko enpresetan % 50ekoa izango da eta konpainia handientzat % 40koa.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena