Ekonomia
Automozioa
Agentziak | EITB MEDIA
Hiru txandetan eta sektore guztietan hasi da produkzioa, ostiralera arte, oraingoz. Hala ere, datorren astean ekoizpenak jarraitu ala erdieroaleen faltagatik jarduera berriro etengo duten jakinaraziko die lantegiko zuzendaritzak beharginen ordezkariei ostegunean.
Albisteak (2)
Merkatuan erdieroaleen hornikuntza faltagatik hiru asteko etenaldia izan ondoren, Gasteizko Mercedes-Benz lantegiak gaur, asteartea, ekin dio berriro ibilgailuak ekoizteari. Oraingoz, lau eguneko produkzioa izango da, ostiralera arte.
Zuzendaritzak azaldu duenez, astelehenean ekoizpena etenda egon zen, produkzio arrazoiengatik, eta astearte honetan berriro hasi dira hiru txandetan eta sektore guztietan.
Hala ere, datorren astean ekoizpenak jarraitu ala erdieroaleen faltagatik jarduera berriro etengo duten jakinaraziko die lantegiko zuzendaritzak beharginen ordezkariei ostegunean.
Enpresa-batzordeko iturriek azaldu dutenez, zuzendaritzak bilera bat deitu du ostegunerako, datorren asteko plangintzaren berri emateko.
Lantegiak zuzeneko lana ematen die 5.000 pertsonari, eta Euskadiko enpresarik handiena da. Abuztuaren 30ean, jarduna gelditu behar izan zuen, erdieroaleen faltagatik.
Enpresa-batzordea zuzendaritzarekin biltzeko zain dago, eta aldi baterako langileen postuak arriskuan ez daudela uste dute, Igor Guevara batzordeburuak Radio Vitorian azaldu duenez.
Bere aldetik, Mikel Díaz de Alda LABeko batzordekideak adierazi du berriro lanean hastea berri ona dela, baina deitoratu du ez dakitela zer gertatuko den datorren astelehenetik aurrera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa