20:37

Ekonomia

Rubalcabarekin bildu ondoren

Rajoy: 'Ez dut egingo egia ez den aurrekonturik'

Erredakzioa

Martxoaren bukaera aurretik ez dituela aurkeztuko berretsi du. ''Dagokionean'' izango da: Europako hazkundearen aurreikuspen berriak jakin eta 2011ko defizit publikoa itxi ondoren.

  • Martxoaren bukaera arte ez ditu aurkeztuko Rajoyk 2012ko aurrekontuak.

    Mariano Rajoyk eta Alfredo Perez Rubalcabak bilera egin dute Moncloan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak argi utzi dio ostegun honetan PSOEren buruari, Alfredo Perez Rubalcabari, aurtengorako aurrekontu berriak ez dituela martxoaren bukaera baino lehen aurkeztuko. "Ez nago prest egia ez diren aurrekontu batzuk egiteko", esan dio.

Moncloa jauregian ia lau ordu bilduta eman ondoren, Europako Batzordeak Rajoyri 2012ko aurrekontuen diseinua azkartzeko egindako eskaerari presidenreak emandako erantzunaz ere mintzatu dira Exekutiboko iturriak.

Rubalcabaren iritzian ere, ez litzateke itxaron behar, baina Rajoyren ustez, aurrekontuak "dagokionean" aurkeztuko dituzte, hau da, Europako hazkundearen aurreikuspen berriak jakin (martxoaren 23an emango dute horren berri) eta 2011ko defizit publikoa itxi eta gero.

Gobernuko iturriek azpimarratu dutenez, helburua aurrekontuak sinesgarriak izatea eta betetzea da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena