Ekonomia
EAE-ko Auzitegi Nagusia
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Iñigo Urkullu lehendakariak edukiera % 30ean ezarri zuen, lurraldeen arteko osasun batzordeak % 60ra handitzea erabaki zuen arren, eta Futbol Liga Profesionalak auzitegira jo zuen Eusko Jaurlaritzaren neurriaren aurka.
Athleticek eta Realak igandean San Mamesen jokatu zuten partida. Argazkia: EFE
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak astearte eguerdira arteko epea eman dio Eusko Jaurlaritzari, estadioetan ezarri duen edukiera muga arrazoitu dezan, eta bere argudioak aztertu ostean erabakiko du Futbol Liga Profesionalari kalte-ordainak eman behar zaizkion ala ez.
Joan den ostiralean, Futbol Liga Profesionalak helegitea jarri zuen auzitegian, Eusko Jaurlaritzak estadioetan ezarritako edukiera maximoaren aurka. Iñigo Urkullu lehendakariak abuztuaren 30ean argitaratutako dekretuaren arabera, 5.000 pertsonatik gora biltzeko gaitasuna duten kirol instalazioetan gehienezko edukiera % 30ekoa da.
Alabaina, irailaren 1ean, lurraldeen arteko osasun batzordean, Espainiako Osasun Ministerioak eta erkidegoek aire librean egiten diren kirol ekitaldi profesionaletan edukiera % 60ra handitzea erabaki zuten.
Gauzak horrela, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako estadioetan itun hori aplikatzea eskatu zuen Futbol Liga Profesionalak, edukiera % 30era mugatuta, kalte ekonomikoak eragingo zizkiola argudiatuta.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak kautelazko neurriak hartzea baztertu du, baina zehaztu du edukiera mugatzeko agindua jardunaldi baterako dela eta, errekurtsoak aurrera eginez gero, kalte-ordainak eskatzeko aukera egongo litzatekeela.
Testuinguru honetan, epaimahaiak astearte eguerdira arteko epea eman dio Eusko Jaurlaritzari bere erabakia argudiatu dezan eta ebazpena "egun gutxitan" emango duela agindu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa