14:58

Ekonomia

Lanak

Bilboko Hegoaldeko Saihesbideak Bolintxu gurutzatuko du bi arkurekin, ingurumen-inpaktua murrizteko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Supersurraren bigarren fase hau, A8 eta AP-68 lotuko dituena, 2023ko udaberrian martxan egongo dela aurreikusten dute.

0:37
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkaiko hegoaldeko eta metropoliko saihesbidearen proiektuak ingurumen-balio berezia duen Bolintxuko harana salbatzea aurreikusten du. Horretarako, bi zubibide egingo dira, bat zirkulazioaren noranzko bakoitzean. Zubiaren arkuak bertikalean eraikiko dira, eta, gero, jaitsi egingo dira, azken posizioan kokatu arte, inguruneko inpaktua murrizten duen ingeniaritza-irtenbide berri bati esker.

Imanol Pradales Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko foru diputatuak eta Pedro Gil obrako buruetako batek prentsaurrekoan azaldu dutenez, konplexutasun handiko lana da; izan ere, haranean euskarririk eta makineriarik jarri gabe egingo da, errekan eta presan eraginik ez izateko, bereziki esanguratsuak baitira.

Gilek zubibide horiek eraikitzeko beharrezkoak izango diren jarduera teknikoak zehaztu ditu; bata 162 metro luze izango da, Bilborako noranzkoan, eta bestea 142 metro, Gasteizko noranzkoan. Bi arkuek haran hori paraleloan eta tarteko euskarririk gabe gurutzatuko dute.

Obraren berrikuntza nagusia da bi erdi-arkuak bertikalean eraikiko direla eta, ondoren, azken posizioan jaitsiko dituztela eta behin betiko arkua izango dutela. Abailtzeko maniobrak hamabost bat egun iraungo du eta datorren udaberrirako aurreikusita dago lanen hasiera.

Egun horietan, altzairuzko eta hormigoizko arkuak lotuko dituzte, ardatz bakoitzeko 1.000 tonakoak, kable batzuekin. Gainera, errotula batzuk eta beste elementu batzuk beharko dituzte, eta hainbat sentsorek zubiaren osagai nagusiak eta eusten duten kableak monitorizatuko dituzte.

Padralesek azaldu duenez, Supersurren bigarren fase hau, A8 autobidea AP-68arekin lotuko duena, 2023ko udaberrian egongo da martxan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena