13:38

Ekonomia

Defizitari buruzko polemika

Bruselak Espainiako defizitaren inguruan zalantzarik ez duela esan du

Erredakzioa

"Ez dago inolako irregulartasun zantzurik", esan dute. Hala ere, Reuters albiste agentziak Europako Batzordeko iturriak aipatuz esan duenez, Mariano Rajoyren Gobernuak defizita puztu zuen.

  • Olli Rehn. Argazkia: EFE

    Olli Rehn. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako Batzordeak astearte honetan "erabat" ukatu du Espainiako Gobernuak 2011ko defizitaren datua puztu duela eta Mariano Rajoyren Gobernuak iazko defizita % 6tik % 8ra igo duela 2012ko datuak hobeak direla agertzeko.

"Erabat ukatzen dut Europako Batzordeak Espainiako defizitaren datuen harira dudarik duela", esan dio Amadeu Altafaj Ekonomia Gaietarako bozeramaileak Europa Press albiste agentziari. Horrela erantzun dio Europako Batzordeak Mariano Rajoyren Gobernuak defizitaren datuak manipulatu zituela zioen albiste bati. "Ez dago inolako irregulartasun zantzurik", esan du.

Bestalde, Moncloako iturriek gezurtatu egin dute Gobernuak 2011ko defizita puztu izana.

Ildo horretan, Luis de Guindos Ekonomia ministroaren hitzetan, Olli Rehnek ziurtatu egin dio Europako Batzordeak ez duela Espainiaren aurkako neurriak hartzeko asmorik defizita puztu duelakoan.

De Guindosek kazetariei azaldu dienez, Rehnekin telefonoz hitz egin du, eta honek gezurtatu egin dio Europako Batzordea Espainiako kasua ikertzen ari denik.

Hala ere, Reuters albiste agentziak Europako Batzordeko iturriak aipatuz goizean jakinarazi duenez, Espainiako Gobernuak 2011ko defizitaren datua puztu zuen.

Halaber, prozesua gertutik jarraitzen ari diren iturri batzuek agentziari azaldu diotenez, Europar Batasuna Espainiako Gobernuaren kontrako neurriak hartzea aztertzen ari da, murrizketa neurriak datorren hilean Andaluzian egingo dituzten hauteskundeak igaro arte atzeratzeagatik.

Bestalde, defizitaren datua puztu duen “berehala” argitzeko eta 2012ko aurrekontuak aurkezteko eskatu dio PSOEk Rajoyren Gobernuari, Twitter bidez.

Inmaculada Rodríguez-Piñero PSOEko Ekonomia eta Enplegu arduradunak esan du “oso larria” litzatekeela Gobernuak defizitaren datua puztu izana.

Orain arte, Greziak soilik itxuraldatu ditu defizitaren inguruko datuak, eta horrek egungo krisiaren zorra eragin dio.


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena