13:43

Ekonomia

Lan erreforma

Rosell: 'Lan erreformaren emaitzak ez dira nabarituko uda amaitu arte'

Erredakzioa

Patronaleko presidenteak esan du ez dagoela enplegua epe laburrean sortzeko gai den erreformarik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Juan Rosell CEOE patronaleko presidenteak aitortu du lan erreformak ez duela enplegua sortuko egunetik egunera, eta emaitzak "epe ertainean" nabarituko direla uste du. "Ez naiz futurologoa, baina gutxienez uda amaitu arte ez dira nabarituko", zehaztu du.

Rosellen hitzetan, ez dago enplegua epe laburrean sortzeko gai den erreformarik, Espainiako ekonomiaren egoera "oso konplexua" baita eta "finantziazio falta" baitago.

Antena 3en egindako adierazpenetan, enpresaburuak erreformari "denbora" emateko dei egin du.

Halaber, Europan antzeko neurriak daudela indarrean gogorarazi du, eta Alemania jarri du adibide, bidegabeko kaleratzea 15 egunekoa baita.

Sindikatuek edo alderdiren batek Auzitegi Konstituzionalera jotzeko aukeraz, Rosellek deitoratu egin du hori "boladan" egotea, eta hala gertatuko balitz, Auzitegiak azkar ebaztea komeniko litzatekeela gaineratu du.

CCOOren eta UGTren asanblea informatiboa

Bestalde, CCOO eta UGT sindikatuek asanblea informatibo bateratua egin dute Madrilen. Bertan, Candido Mendez UGTko idazkari nagusiak ohartarazi du erreforma geldiarazi beharra dagoela, egungo bizikidetza eredua aldatzea ekarriko baitu.

Mendezen esanetan, erreforma "gutxiengo pribilegiatu" batentzat, hots, enpresaburuentzat, baino ez da izango onuragarria.

Bere aldetik, Ignacio Fernandez Toxo CCOOko idazkari nagusiak aurreratu du greba orokora "iritsi" egingo dela, baina Gobernuaren eta Parlamentuaren jokaeraren araberakoa izango dela.

Juan Rosell CEOE patronaleko presidenteak aitortu du lan erreformak ez duela enplegua sortuko egunetik egunera, eta emaitzak "epe ertainean" nabarituko direla uste du. "Ez naiz futurologoa, baina gutxienez uda amaitu arte ez dira nabarituko", zehaztu du.Rosellen hitzetan, ez dago enplegua epe laburrean sortzeko gai den erreformarik, Espainiako ekonomiaren egoera "oso konplexua" baita eta "finantziazio falta" baitago.Antena 3en egindako adierazpenetan, enpresaburuak erreformari "denbora" emateko dei egin du.Halaber, Europan antzeko neurriak daudela indarrean gogorarazi du, eta Alemania jarri du adibide, bidegabeko kaleratzea 15 egunekoa baita.Sindikatuek edo alderdiren batek Auzitegi Konstituzionalera jotzeko aukeraz, Rosellek deitoratu egin du hori "boladan" egotea, eta hala gertatuko balitz, Auzitegiak azkar ebaztea komeniko litzatekeela gaineratu du.CCOOren eta UGTren asanblea informatiboaBestalde, CCOO eta UGT sindikatuek asanblea informatibo bateratua egin dute Madrilen. Bertan, Candido Mendez UGTko idazkari nagusiak ohartarazi du erreforma geldiarazi beharra dagoela, egungo bizikidetza eredua aldatzea ekarriko baitu.Mendezen esanetan, erreforma "gutxiengo pribilegiatu" batentzat, hots, enpresaburuentzat, baino ez da izango onuragarria.Bere aldetik, Ignacio Fernandez Toxo CCOOko idazkari nagusiak aurreratu du greba orokora "iritsi" egingo dela, baina Gobernuaren eta Parlamentuaren jokaeraren araberakoa izango dela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena