12:23

Ekonomia

Elkarrizketa ETBn

Confebasken ustez, 'ekonomiaren ordua da, ez ika-mika politikoena'

Erredakzioa

Greba batek "ez du ezer positiborik ekarriko", adierazi du Nuria Lopez de Guereñu Confebaskeko idazkari nagusiak, eta euskal enpresaburuek enpleguari eusteko duten "konpromisoa" nabarmendu du.

02:55
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nuria Lopez de Guereñu Confebaskeko idazkari nagusiaren esanetan, "ekonomiaren ordua da, ez ika-mika politiko edo ideologikoena". Orain, "aurretik gainditu ditugun beste krisi batzuetako espiritua berreskuratzeko garaia da", esan du, eta erreformaren aurkako greba orokorrak "ez du ezer positiborik ekarriko", gaineratu du.

Euskal patronalaren arduraduna ETBn elkarrizketatu dute. "Bidean ziurgabetasun asko daude eta datuak ez dira onak izango. Agian urte bukaeran hobekuntzaren bat lor daiteke, baina egoera oso zaila da, eta horregatik, ekonomiaren ordua da, ez ika-mika politiko edo ideologikoena", adierazi du.

Bestalde, orain arte Mariano Rajoyren lan erreformari egin zaizkion balorazioak "nahiko zuhurrak" izan direla esan du eta "egingo diren bilerek" greba orokor bat ekiditea espero du, izan ere, "ez dio egoerari ezer positiboa ekarriko", Lopez de Guereñuren iritziz.

"Ekonomia suspertzeko premiazko neurriak hartzea" beharrezkoa dela azpimarratu du, erreforma honek kontratazioa bultzatu dezakeela uste baitu Confebaskeko idazkari orokorrak "baina erreformak bakarrik ez du lanik sortuko, beste neurri batzuk behar dira lan baldintza malguagoekin ekonomia suspertzeko", adierazi du.

Lopez de Guereñuren ustez, "zuhurrak izan behar gara eta testua ongi aztertu behar dugu", baina oraindik parlamentuko izapideak gelditzen direla eta zerbait alda daitekeela gogoratu du.

"Probintziako hitzarmenak ez dira aipatzen", nabarmendu du; "eremu autonomikoan edo probintzialean akordioak egiteko aukerak daude hortaz, eta soilik enpresako hitzarmenak dauden kasuetan egongo lirateke horiek gainetik".

Euskadiko negoziazio kolektiboari dagokionez, Lopez de Guereñuk akordio batera iristea ezinezkoa izan zela esan du , baina "negoziazioa" berriz hartzea positiboa izan dela azpimarratu du.


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena