Ekonomia
OSAKIDETZA
EITB MEDIA
Justiziarekin lankidetzan aritzeko konpromisoa berretsi du Osasun Sailaren eta Osakidetzaren zuzendaritzak ohar batean, "gertatutakoa erabat argitzeko" asmoz.
LEPko azterketa, BECen. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Osakidetzako 2016-1017ko lan-eskaintza publikoan egindako azterketen ustezko filtrazioa ikertzen ari den epaileak Jon Darpon Osasun sailburu ohia eta Maria Jesus Mugica Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusi ohia inputatzea errefusatu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gertatutakoa ikertzen ari den epailearen erabakia baloratu du larunbat honetan.
Hala, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren zuzendaritzak ohar batean azaldu duenez, "argi geratzen ari da, epailearen erabakia ikusita, orduko errektore gorenek ez zutela erantzukizunik, ikertzen ari diren gertakari horretan".
Osasun Sailak adierazi duenez, "hasieratik helburua ahalik eta prozesu gardenena eta parte-hartzaileena bultzatzea izan da. Testuinguru horretan, "proben konfidentzialtasuna bermatzeko ezarritako konpromiso-klausulak" gogora ekarri ditu.
Halaber, Osasun Saileko eta Osakidetzako zuzendaritzak "erabateko konfiantza" agertu du gai honen inguruan "hasiera-hasieratik esandakoarekin". Ohar horretan nabarmendu duenez, hala jokatu dute "2018ko ekainean Legebiltzarrean eta, behin eta berriz, iritzi publikoaren aurrean, bai orduko Osasuneko sailburuak eta Osakidetzako zuzendari nagusiak, bai ondorengo sailburuak eta arduradun nagusi guztiek ere".
Horrenbestez, Justiziarekin lankidetzan aritzeko konpromisoa berretsi du Osasun Sailak, "gertatutakoa erabat argitzeko" asmoz, "eragile politiko, sindikal eta mediatikoen akusazioek eragindako ospearen kalte pertsonala eta instituzionala, zerbitzu publikoaren buru direnen erantzukizuna zorrotz gauzatuta gaindituko delakoan".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa